Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jose Ramon Txopitearen argazkiak jaso du Mendexako argazki lehiaketako sari nagusia

Txopitearen 'Leagi dorrea' argazkia izan da epaimahaiari gehien gustatu zaiona. Bigarren saria Idoia Gimenez Larreak lortu du, eta hirugarrena Luzio Lakak. Sariak abenduaren 25ean banatuko dituzte.

Aintzina Monasterio Maguregi
Mendexa
2021/12/07

Leixarra Elkarteak eta Mendexako Udalak antolatu duten udal egutegia osatzeko Argazki Lehiaketan Jose Ramon Txopitearen Leagi dorrea argazkia saritu du epaimahaiak. Iaz ere lehenengo bi sariak jaso zituen Txopiteak. Bigarren saria Idoia Gimenez Larrearen Aulkiak beren bakardadean argazkiarentzat izan da, eta hirugarrena Luzio Lakaren Santa Luzia argazkiarentzat.

‘Leagi dorrea’ argazkia. Argazkia: Jose Ramon Txopitea.

Mendexako eraikinek eta elementu arkitektonikoek osatuko dute 2022ko udal egutegia, horixe izan baita aurtengo gaia. Bederatzi parte hartzaile egon dira, eta 23 argazki aurkeztu dituzte. Horien artean zazpi aukeratuko dituzte; bata egutegiaren azala izango da, eta beste seirak hilabeteentzat–orrialde bakoitzean bi hilabete egongo dira–.

Abenduaren 25ean banatuko dituzte sariak, Leixarra Elkarteak urtero egin ohi duen argazki zaharren erakusketan, eta Argazki Txapelketara aurkeztutako argazki denak ere ipiniko dituzte ikusgai.

Aurrekoetan baino parte hartze baxuagoa eduki dute oraingoan. Esate baterako, iaz hamasei pertsonen 42 argazkiren artean egin zuten aukeraketa. “Ez dakigu ondo zein izan den arrazoia, baina aurten parte hartzaile gutxiago egon da. Egia da egoera apur bat berezia izan dela. Pentsatzen dugu, agian, jendeari gaia konplikatuagoa iruditu zaiola, edota aurreko urtekoa baino apur bat gaitzagoa izan dela. Hala ere, argazki kopurua ez da asko jaitsi; gehienez hiru aurkeztu ahal zituen bakoitzak, eta batzuek gehienezko kopurua aurkeztu dute”, azaldu dute antolatzaileek.

Datorren urteko lehiaketan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. “Jendea animatzea nahi dugu. Gauza pila bat ikasten ari gara. Gure herria berdeskubritzen ari gara; batzuek ezagutzen ez genituen txoko eta bazter batzuk agertzen dira. Aurten ere gertatu zaigu hori, eta harrituta geratu gara. Ondarea eta gure herria ondo ezagutzeko aukera ematen du. Era berean, denon artean eginda, egutegia herrikoiagoa izateko lehiaketa da. Gaia aurkezterako orduan datorren urtean bueltatxo bat eman beharko diogu, eta agian, gaia zabalagoa izan beharko da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.