Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Idazlea

Kirmen Uribe: "Ondarroa eta Mutriku oso presente daude eleberrian"

Elementu errealez osatutako fikziozko laugarren eleberria kaleratu berri du Kirmen Uribek: 'Izurdeen aurreko bizitza'. Gaur egun telesailetan erabiltzen den egitura erabili du lana janzteko.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/12/08

Izenburu deigarria aukeratu duzu. Zer dela eta Izurdeen aurreko bizitza?
Izenburua Barandiaranen elezahar batetik dator. Hark esaten zuen lamiak maitatzen zituztenak izurde bihurtzen zirela; lamiak maitatzeak zeukan plazerrak izaera aldatzea ekartzen zuen. Irudi hori erabili dut irudikatzeko beste toki batera joaten zarenean bizitzera aldatu egiten zarela.

Zure bizitzagaz paralelismo handia dauka liburuak.
Liburua errealitateari oso lotuta hasten da. Uri izeneko idazle bat Rosika Schwimmerren bizitzari buruz ikerketa bat egiten hasten da. Oso pertsona berezia izan zen. Lehen Mundu Gerra aurretik feminista eta bakezale ezaguna izan zen Europan. Emakume intelektual handia izan zen, baina AEBetan, Gerra Hotzaren garaian, arrazoi politikoengatik askok komunistatzat hartu zuten, eta hark egindakoa ahazturan erori zen. Gerora, Edith Wynner New Yorkeko liburutegi publikoko liburuzaina hari buruzko liburu bat hasi zen idazten, baina sekula ez zuen amaitu. Eta Urik egiten duena da liburutegiko artxibategira joan, bertan Wynnerrek gordeta zituen 176 kutxak zabaldu, eta sekula amaitu ez zuen liburu hori amaitzen saiatzen da.

Errealitateagaz lotutako pasarte horiek benetakoak dira?
Hasierako zatian kontatzen dena benetakoa da, halan gertatu zen. Liburua ez fikziotik fikziora doa; elementu errealez osatutako fikzioa da. Benetan gertatutako gauzak daude, baina horiek denak lotzen dituena fikzioa da. Liburu honek niretik eta euskaldunetik ere asko du, azken 40 urteotan bizi izan duguna hor ageri da islatuta.

“Uko egite bat dago, eta horregaz esan nahi izan dudana da gizonezkoak tokia laga behar diola emakumeari”

Zatiak aipatu dituzu. Zenbat zatitan banatuta dago liburua?
Hiru zatitan banatuta dago; zati bakoitzak bere formatua duen liburua osatzen du. Lehenengoko liburua da luzeena, bertan bi urte kontatzen dira: 2018 eta 2019. Bigarren liburuan 2020. urteko lau hilabete kontatzen dira. Bestelako jauzi bat eman, eta Nora –Uriren bikotekidea– da kontatzen hasten dena. Eleberria irakurtzen ari denak pentsa dezake pertsona bakarrak kontatuko duela dena, baina norabidez aldatu eta orain emakume bat da kontaketagaz jarraitzen duena. Hirugarren liburuan 2022ko udaberriko egun bat kontatzen da Uri eta Noraren seme-alaben ahotsetik.

Eta zergatik erabaki zenuen hirutan banatzea?
Interesgarria begitandu zitzaidan zatiketa hala egitea. Lehenengo zatia gizonezko batek kontatzen du. Feminismoari eta borroka sufragistari buruz asko irakurtzen du, eta umetaz izeko feminista bategaz edukitako harremana ere aipatzen dira, besteak beste. Baina erabakitzen du emakumezkoa izan behar dela kontatzen jarraitzeko duena. Uko egite bat dago, eta horregaz esan nahi izan dudana da gizonezkoak tokia laga behar diola emakumeari. Ez bakarrik bere kontuak kontatzeko edo kontu horiek bere ikuspegitik kontatzeko, baizik eta beraien historia kontatzeko. Aldaketa horrek esanahi handia dauka. Gizon berria izan nahi baduzu, egin behar duzuna da feminismoa barneratu, emakumeari tokia laga eta esateko duen hori entzun.

Aldaketa hori zer kontatzeko baliatu duzu?
Norak kontatzen du liburuaren eta ikerketaren prozesua bera, baina kanpotik begiratuta. Horrez gain, 80ko eta 90eko hamarkadetako haurtzaroko eta gaztaroko kontakizunak kontatzen ditu. 2020 urtea jasotzen du bigarren zati honek, eta bertan pandemia sasoia ere agertzen da zeharka. Norak kontatzen du pandemia sasoian momentu batean liburua idazteari lagatzen diola Urik. Hor krisi bat egoten da, eta Norak halako gutun luze bat idazten dio bere lagunik onenari. Aldi berean, Rosika Schwimmerren istorioak aurrera jarraitzen du, baina beste era batera eta beste ikuspuntu batetik kontatuta.

“Formari, gainera, garrantzi handia eman diot; edukiaren besteko esanahia dauka”

Kontagintza mota ohikoak alde batera lagata eta Bilbao-New York-Bilbao lanean modura, hemen ere gutuna erabili duzu.
Liburu honek Bilbao-New York-Bilbao-ren itxura handia dauka; ahizpak direla esango nuke. Ausardia eta ahalmen sortzaile hori agertzen dira azken liburu honetan ere.

Hiru ahots horiek zenbagarren pertsonan daude idatzita?
Liburu bakoitzean forma eta ahotsa desberdinak dira. Hirurak lehenengo pertsonan kontatuta daude, eta formari, gainera, garrantzi handia eman diot; edukiaren besteko esanahia dauka. Erritmo desberdinak erabili ditut, eta momentuak ere desberdinak dira. Norabide aldaketa asko dago, eta bizitzan gertatzen den modura, sekula ez dakizu nora eramango zaituen bizitzak, eta eleberria ere joaten da norabide batean ez duzuna espero. Eleberria zer edo zergatik dago hala kontatuta. Irakurleak eleberri osoa irakurri beharko du dena ulertzeko; piezak batzen joan ahala ohartuko da zergatik dagoen hala zatituta eta kontatuta.

Ondarroa eta inguruak nolabait agertzen dira liburuan?
Ondarroa eta Mutriku oso presente daude eleberrian. Haurtzaroko eta gaztaroko pasarte ia denak Ondarroan eta Mutrikun gertatzen dira, eta jendeak erraz identifikatuko ditu. Baina kontakizuna kostaldeko edozein herritan ere kokatu daiteke.

“Nik pentsatzen dut orain arte egin dudan eleberririk onena dela honakoa”

2018an eskuratu zenuen Cullman beka. Liburua ontzeko prozesua zelakoa izan da?
Prozesu gaitza izan da. Eta nahi nuen gaitza izatea. Nire helburua da hobetzen joatea eta gauza ezberdinak egiten joatea euskaraz. Nobela hau idazteko gaitza izan da, baina irakurtzeko erraza da. Irakurlea konturatuko da atzean daukan zailtasun horregaz guztiaz. Ahotsak, ikuspuntuak eta idazkera bera aldatzea gaitza izan da. Horrez gain, ikerketa lan handia dago atzean, baina, egia esan, lan honetan ez da igarri ere egiten. Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian, esaterako, ikerketa materiala bertan eleberrian agertzen zen, baina eleberri honetan kontagintza nabarmentzen da eta, alde horretatik, Elkarrekin esnatzeko ordua baino errazago da irakurtzeko.

Liburutegiko artxiboak eskura edukitzea zelakoa izan da?
Gauza handia izan da. Esperientzia honek bizitza aldatu dit. Euskarak eraman ninduen New Yorkera; euskaraz ez banu idatziko haraino ez nintzen ailegatuko. Nire ibilbidea euskaraz egin dut, eta euskarak eman dit hori aukera ere. Liburutegian bertan egin nuen urtea esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta gero erabaki genuen luzatzea esperientzia.

Emaitzagaz pozik geratu zara?
Liburuaren emaitzagaz oso pozik nago. Martxoan, gainera, katalanez eta gaztelaniaz ere argitaratuko dute. Nik pentsatzen dut orain arte egin dudan eleberririk onena dela honakoa. Kalitate aldetik, onena dela esango nuke, orain ikusi egin beharko da irakurleari zer begitantzen zaion, baina nik uste dut gustako zaiela ikuspuntu ezberdinak erabilita sortzen den jolasa; halako egiturak telesailetan gero eta gehiago erabiltzen dira.

Liburua duela gutxi aurkeztu duzu, baina Ondarroan ere egingo duzu aurkezpena, ezta?
Liburua hilaren 23an 20:00etan aurkeztuko dut Zurrumurru liburu dendan, Joxemari Urteagagaz batera. Urteaga nire irakaslea izan zen, eta polita izango da berak egindako elkarrizketa formatuan liburua aurkeztea. Kaleandin zegoen Zurrumurru zaharra agertu egiten da liburuan, eta alde horretatik ere berezia izango da aurkezpena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.