Elementu errealez osatutako fikziozko laugarren eleberria kaleratu berri du Kirmen Uribek: 'Izurdeen aurreko bizitza'. Gaur egun telesailetan erabiltzen den egitura erabili du lana janzteko.
Markina-Xemeingo Amaiur kultur elkarteak urtero Kontzezio Egunean antolatzen duen bertso saioak beste behin ere erantzun zabala eduki du.
Besteak beste, bihotzeko arazoak dituztenen eta bronkitis kronikoa duten pertsonen kontrolak atzeratuko dituzte. «Jarraipen kontsultak garrantzitsuak dira, eta egingo ditugu, baina aurrerago».
Aurten baino 2.022.926 euro gehiago izango dituzte. Ia milio eta erdi inbertsioen atalera zuzenduko dituzte.
Gazte eta nagusien kategoriako finalak jokatuko dira barikuan [abenduak 10]. Markina-Xemein, Berriatua, Lekeitio eta Gernika-Lumoko klubetako puntistak daude finaletan.
Kofradia Zaharreko lehenengo solairua herriko sortzaileen topagune bihurtuko da asteburuan. Herritarren eta sortzaileen arteko "sareak josteko" helburuagaz antolatu dute azoka.
Herriko zinemagileen lanak urtarrilaren 9an proiektatuko dituzte, eta ondoren zuzendariekin solasaldia egingo dute. Saio guztietarako gonbidapenak turismo bulegoan hartu behar dira, proiekzioaren egunean bertan 12:00etatik 14:00etara edo emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Zapatuan [abenduak 11] egingo dute lehenengo batzarra. Lehen egun horretan Gerrikaitzekoekin eta Ganbekoekin elkartuko dira.