Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Itsas hondakinek sortzen dituzten kalteei buruzko hitzaldia emango dute Ondarroan

Oihane Cabezas Basurko Aztiko ingurumen ikerlariak berbaldia emango du astelehenean [abenduak 13], 18:30ean, Beikozinin.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/12/09

Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, itsas hondakinek eta batez ere plastiko hondakinek sortzen dituzten kalteei buruzko Plastic wars: itsas hondakinen isilpeko mehatxua berbaldia emango dute astelehenean [abenduak 13], 18:30ean, Ondarroako Beikozinin. Antolatzaileek Oihane Cabezas Basurko Aztiko ingurumen ikerlaria gonbidatu dute berbaldia emateko.

Ohartarazi dutenez, aforo mugatua egongo da eta COVID-19aren aurkako neurriak zorrotz beteko dira. Nahitaez COVID ziurtagiria erakutsi beharko da aretoan sartzeko, maskara soinean eramatea ere derrigorrezkoa izango da eta mahaiak eta aulkiak ezingo dira mugitu. Bertaratu ezin dutenek antolatzaileen YouTube kanaletik jarraitu ere ahal izango dute zuzenekoa.

Adituen arabera urtero 10 milioi tona plastiko iristen dira itsaso eta ozeanoetara

Zehaztu dutenez, Euskal Herrian itsas hondakinen egoera zer nolakoa den azalduko du gonbidatuak. “Itsas hondakinei buruzko mantra ezberdinak argituko ditugu, esaten diren adierazpenak egiaztatu eta baztertuz. Tokian eta mundu mailan bultzatzen ari diren aurrerakuntzak aztertuko ditugu eta gizarteak mehatxu honi aurre egiteko aukera batzuk ere proposatuko ditugu”.

Plastikoa nonahi dagoela eta itsas hondakinak munduko itsaso eta ozeano guztietara ailegatu direla gaineratu dute, Kantauri itsasotik hasita Artikoa bezalako toki isolatuetaraino. “Adituen arabera urtero 10 milioi tona plastiko iristen dira gure itsaso eta ozeanoetara. Egoera hain da kezkagarria, non itsas hondakinak ozeanoentzako mehatxu berritzat izendatu dituztela mundu mailako ikerlariek, eta ondorioz, maila guztietako politika eta gobernu agendetan sartu dira”.

Hizlariaren ibilbidea. Cabezas ingurumen ikerlaria eta itsas hondakinen inguruko azterketan lan egiten du Aztin, 2010az geroztik; arrantzak, akuikulturak eta itsas garraioak sortzen duten itsas hondakin eta energia aztarnaren inguruan lan egiten du. Horrez gain, itsas hondakinek Bizkaiko golkoan duten presentzia ikertu du beraien ugaritasuna, iturria, jatorria eta garraioa aztertuz, itsas hondakinak monitorizatzeko eta kudeatzeko tresna eta teknologia ezberdinen garapenetan parte hartu du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.