Paul Txertudi Maguregi-Bareta diseintzaile gernikarra 2017tik bizi da Bartzelonan. Hara heldu eta hilabetera Mangon hasi zen beharrean, jostun lanetan. Horrez gain, bere marka propioa dauka.
Berriatuko Udalak 2022rako aurrekontua onartu du. Aurtengoagaz alderatuta, datorren urterako ia bikoiztu egin dute inbertsioetarako diru saila.
Taxien geltokia zehaztea eta margotzea falta zaie eta herriko beste puntu batzuetan marra horiak margotzea.
Markina-Xemeinen eta Berriatua inguruko errepideetan sortu dira arazo handienak. Markina-Xemeinen suhiltzaileek kendu dute ura.
Markina-Xemeingo Udalak jakinarazi duenez, antzerki konpainian COVID-19 kasuak egon dira. Astebururako aurreikusita zeuden beste ekimen guztiak egingo dira.
Astelehenetik eguaztenera [abenduaren 6tik 8ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte positiboak: 20 Ondarroan, 17 Mutrikun, 6 Markina-Xemeinen, 6 Amoroton, 5 Ispasterren, 4 Lekeition, 2 Berriatuan eta 1 Mendexan.
Udal iturriek azpimarratu dute Ondarroan bizi diren umeek parte hartu ahal izango dutela zozketan. Zozketan izena emateko azken eguna hilaren 16a da.
Gallategirekin batera Zigor Blanco, Gorka LupiaƱez, Jose Maria Novoa eta Ion TroitiƱo ere Euskal Herriratuko dituzte. Eusko Jaurlaritzak zehaztu beharko du orain zein kartzelatara lekualdatuko dituzten.
Oihane Cabezas Basurko Aztiko ingurumen ikerlariak berbaldia emango du astelehenean [abenduak 13], 18:30ean, Beikozinin.
'Piztu dendak, piztu Markina-Xemein' izango da lehiaketaren gaia. Abenduaren 19a izango da parte hartzeko azken eguna.
Agenda 2030ari buruz ariko da zapatuan [abenduak 11] Alfonso Longo Industri Ingeniaritzan Doktorea eta neurohizkuntzan aditua.