Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ondarroa BHIko ikasleek ikasbidaietarako batuta zuten dirua ostu dietela salatu dute

Zuzendaritza gelako segurtasun kutxan gordeta zeuden 15.000 euro inguru eraman dituzte lapurrek. Dirua eskuratzeko modurik ez dutela edukiko jakitun, diru bilketa kanpaina kolektiboa hasi dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/12/14

Ondarroako Institutuko arduradunek eta ikasleek lapurretan egin dietela salatu dute. Beste gauza batzuren artean, DBH4 eta Batxilergo 1. mailakoen ikasbidaietarako batutako dirua lapurtu dutela esan dute. Azaldu dute zuzendaritza gelako segurtasun kutxan gordeta zituzten 15.000 euro inguru eraman zituztela lapurrek. Gertaera Ertzaintzan salatu dute eta gaineratu dute ikerketa zabalik dagoela.

“Hilabete honetan inoizkorik diru gehien genuen gordeta. Hilabete amaieran hile horretan jasotako dirua ekartzen dute ikasleek, baina horiekin batera, bonboiekin eta egunero jolasorduan saltutako tortillekin batutatakoa ere bazegoen. Familia bakoitzari, gainera, 70 euroko ekarpena egiteko eskatu genion; ekarpena egiteko batzuk falta ziren, eta falta zen kopurua batzeko zain geunden guztia guraso elkarteko norbaitek bankuan sartu aurretik”.

Zuzendaritza gelako segurtasun kutxa indarrez zabalduta. Argazkia: Ondarroa BHI.

Institutuko arduradunen ustez, hilaren 4an gauez sartu ziren lapurrak zentroan. “Euri asko egiten duenean gimnasioa urak hartzen du. Atezaina, arduratuta, ea urik sartu zen egiaztatzera etorri zen hilaren 5ean, baina zentroan sartu zenean zuzendaritzako atea indarrez zabalduta aurkitu zuen”. Atzeko aldetik sartu zirela uste dute. “Aurreko ikasturtean pasealeku berria egin zuten institutuaren atzean. Toki horretatik inork ikusi barik sartzeko aukera eduki zutela uste dugu. Atzeko aldetik sartu eta gimnasioko atea indarrez zabalduta sartu ziren barrura”.

“Guk uste dugu erantzulea dirua hemen gordetzen dugula zekien norbait izan behar duela”

Onintze San Martin zuzendariak adierazi duenez, ezazagunak “behin baino gehiagotan” sartu izan dira zentrora. Besteak beste, Domu Santu Egunaren bezperan sartu zirela dio. “Pintura jaurti, euskara irakaslearen goxokiak jan eta iraskasle baten sagua ere desagertu zen”. Institutuko arduradunen iritziz, baina, azken gertaera aldez aurretik pentsatuta zeukaten lapurrek. “Guk uste dugu dirua hemen gordetzen dugula zekien norbait izan behar dela. Lapurrak zuzenean hona etorri zirenaren susmoa daukagu”.

Ikasbidaietako diruaz gain, bestelako materiala ere lapurtu dute. “Gabonetako otzararatik jamoia ere lapurtzen saiatu ziren. Irakasle gelatik lau ordenagailu lapurtu dituzte eta beste bi apurtuta agertu dira; uste dugu mugitzerako orduan jausi egin zitzaizkiela. Beste hainbat ordenagailu ere kutxa batean sartuta aurkitu genituen, eramateko moduan. Ez dakigu zer gertako zen, baina ez dituzte eraman. Gimnasia gelako bizikletarik onena ere lapurtzen saiatu ziren”. Horrez gain, irakasleen zenbait gauza pertsonal ere eraman zituzten lapurrek.

Diru gabe geratzeaz gain, “zorretan” daudela azpimarratu dute ikasleek.

Ikastetxeko arduradunek esan dutenez, ikas materiala ordezkatzeaz eta berriak ekartzeaz ikastetxeko asegurua kargutuko da, baina ez ordea ikasleek batutako diruagaz. “Hezkuntzako aseguruak ez du diru lapurreta estaltzen. Dirua ikastetxean laga genuen, toki segurua zelakoan, eta azkenean ia dirurik barik geratu dira ikasleak”.

Zehaztu dutenez, 100 ikasle baino gehiago izan dira kaltetuak. “Oso atsekabetuta” daudela diote. “Zubitik bueltan eduki genuen lapurretaren berri. Albiste oso eskasa izan da guretzat eta asko haserretu ginen”. Azken bi urteotan ikasleek ez dute ikasbidaiarik egin, eta horregatik “ilusioagaz” zeudela esan dute. Dirua lortzeko eta dena antolatzeko egindako lan eta ahalegin guztia “alperrik” egin duten sentsazioagaz geratu direla gaineratu dute.

Zuzendaritza gelaren itxura, lapurretan egin ostean. Argazkia: Ondarroa BHI.

Aurreko hilabeteetan batzen joan diren dirua gordeta dutela esan dute, baina kopuru horregaz egin dituzten gastuak ordaintzeko beste ez dutela gaineratu dute. Diru gabe geratzeaz gain, “zorretan” daudela azpimarratu dute ikasleek. “Diruaren zati bat polboroiak eta bonboiak saldu diguten enpresei ordaintzeko zen”.

Lapurtutako dirua eskuratzeko modurik ez dutela edukiko jakitun, diru bilketa kanpaina kolektiboa hastea erabaki dute; GoFundMe atarian zabaldu dute eskakizuna. Astelehenean [abenduak 13] abiarazi zuten kanpaina, eta gutxienez hilabete zabalik edukiko dutela esan dute. “Kontu bat zabaldu dugu lagundu nahi dutenek bertan dirua sartzeko”.

[EGIN DIRU EKARPENA]

Dirua batzeko beste hainbat ekintza ere egingo dituzte. Zapatuan [abenduak 18], esaterako, DBH4ko ikasleak jertseak, poltsak eta Gabonetako otarraren zozketako txartelak saltzen ariko dira Alamedan eta Alde Zaharrean ipiniko dituzte mahaietan. Batxilergoko 1. mailako ikasleek, bestalde, gazta bat zozkatuko dute zapatuan Alde Zaharrean. “Jendeak euro baten truke gaztaren pisua igartzeko aukera edukiko du. Pisura gehien hurreratzen denak gazta irabazteko aukera edukiko du”.

Hilaren 24an eta 31n ere dirua batzeko ekintza gehiago egingo dituzte. “Bi ikasbidaiatako ikasleon artean taloak eta tortillak prestatzeko asmoa daukagu; Ondarroan eta Berriatuan ipiniko ditugu postuak. Aurrera begira, eta posible balitz, dirua ateratzeko desfile bat antolatzea eta autoak garbitzeko zerbitzua ematea pentsatzen ari gara”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.