Zapatuan [abenduak 18] jokatuko da finala, 17:00etan hasita, Bilbao Arenan. Ateak 15:30ean irekiko dituzte. Finalera heltzea ez dela erraza izan diote bertsolariek; maila ona dagoela nabarmendu dute.
Zuzendaritza gelako segurtasun kutxan gordeta zeuden 15.000 euro inguru eraman dituzte lapurrek. Dirua eskuratzeko modurik ez dutela edukiko jakitun, diru bilketa kanpaina kolektiboa hasi dute.
Dekretua bihar [abenduak 15] sartuko da indarrean. Ostalaritzako eremuetara, zentro soziosanitarioetara, zahar etxeetara, gimnasioetara eta espetxeetara ere zabalduko da COVID ziurtagiriaren erabilera. Puntu batean bota du atzera: aire zabaleko kirol ekitaldietan, esate baterako, futbol zelaietan eta.
Aurkezpen hitzaldiak ematen ari dira herriz herri. Azaroan Amoroton eta Gizaburuagan egin bezala, aste honetan Aulestin, Munitibarren eta Mendexan batuko dira herritarrekin.
"13/13 sumarioa bezalako epaiketekin jarraitzea, eta epaiketa horren ondorioz espetxeratzeak eta zigor kondenak ematea oso larria dela" berresteko eskatzen dio 13/13 herri ekimenak Lekeitioko udalbatzari. Elkarretaratzea egingo da domekan [abenduaren 19] Lekeition, epaiketa salatzeko.
Zazpi judokak parte hartu dute txapelketan; Laia Rios mutrikuarrak eta Haritz Bernedo ondarrutarrak lortu dituzte emaitzarik azpimarragarrienak.
Sari banaketa ekitaldia barikuan [abenduak 17] 19:00etan egingo dute Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Gala Internet bidez ikusteko aukera edukiko dute bertaratu ezin dutenek.
Abenduaren 24an 30 minutuko zortzi txanda egongo dira, 15:30etik 19:30era bitartean. Txartelak herriko merkatarien elkartean eskuratu ahalko dira, abenduaren 17an, 18an eta 20an.