Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
KirolaUdala

Urteko kirolari "nabarmenenak" omenduko dituzte Mutrikuko IX. Kirol Galan

Sari banaketa ekitaldia barikuan [abenduak 17] 19:00etan egingo dute Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Gala Internet bidez ikusteko aukera edukiko dute bertaratu ezin dutenek.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/12/14

Bederatzigarren urtez jarraian, herriko kirolari zein talde “nabarmenenei merezitako omenaldia” egingo diete Mutrikuko Udalak, udal kirol zerbitzuak, Kirol Batzordeak eta Kirol Lan Mahaiak elkarlanean antolatu dute Kirol Galan. Ekitaldia, barikuan [abenduak 17] 19:00etan egingo dute, baina berritasun modura, udaletxean egin beharrean Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan egingo dutela esan dute antolatzaileek. “Estreinako hantxe batzea erabaki dugu. Aforo aldetik aukera gehiago ematen digulako aukeratu dugu tokia. Proiektorea ere bertan daukagu, eta irabazleei buruzko ikus-entzunezkoak proiektatzeko orduan ere erosoago ibiliko gara”.

Ordubete inguruko iraupena edukiko du ekitaldiak, eta, ohi modura, lau sari banatuko dituzte: Kirolari Onena, Kirol Talde Onena, Kirol Ibilbide Onena eta Kirol Aipamen Berezia. Emozioari azken uneraino eusteko, ez dute aurreratuko zeintzuk izango diren aurtengo irabazleak. “Ekitaldiarekin kirol munduan dabiltzan eta ibili diren pertsona edo eragileei aitortza egin eta eskerrak eman nahi dizkiegu. Sari bakoitzerako hainbat hautagai egon dira, baina batzordean erabaki da irabazleak zeintzuk izango diren. Horien izenak ekitaldian bertan ezagutaraziko dira”.

Ekitaldia irekia izango da, eta COVID-19aren aurkako osasun egoeragatik ezarritako protokoloa zorrotz beteko dutela esan dute. “Ezingo da ezarrita dagoen muga gainditu. Horrez gain, musukoa erabili beharko da nahitaez eta aretoan sartzerakoan ere eskuak desinfektatu beharko dira”. Bertaratu ezin dutenek ekitaldi osoa Internet bidez ikusteko aukera izango dutela ere gaineratu dute. “Gala guztia grabatuko egingo dugu. Zalantza daukaguna da zuzenean bota ahalko dugun ala ez. Ziuraski hurrengo egunetik aurrera ikusgai egongo da sarean”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.