Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Gipuzkoako zahar etxeetako egoera "jasanezina" dela salatzeko grebara deitu du LABek

Barikurako [abenduak 17] iragarri dute lanuztea. Besteak beste, Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuari bilera eskaera egingo diote.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/12/15

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen egoerak ez duela hobera egin dio LAB sindikatuak. Egoera “jasanezina” dela eta “berandu baino lehen urgentziazko irtenbide bat bilatzea ezinbestekoa” dela iritzita, beste greba egun bat deitu du barikurako [abenduak 17]. 09:30ean piketea egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako egoitzaren aurrean; sindikatuak iragarri duenez, Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuari bilera eskaera egingo diote. 11:00etan, berriz, elkarretaratzea egingo dute aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan duen egoitzaren aurrean.

Aldundiak langileekin batzeko eta “muturrekoa” bihurtu den egoerari irtenbidea emateko “borondaterik ez” duela salatu du sindikatuak. Adierazi dute urriaren 28an burutu zuten greba egunean bilera eskaera formal eta publikoa egin ziotela diputatuari, “helduen egoitzetako egoeraz hitz egin eta irtenbideak bilatzen hasteko asmoz”. Eta azaroaren 12an, “erantzunik jaso ez” zutenez, beste greba egun bat gauzatu zuen LABek, baina aldundiko ateak “muturren aurrean itxi” zizkietela salatu dute. “Egun hartan, hitzordu bat emateko konpromisoa hartu zuen Maite Peñak, baina gaur gaurkoz ez da sektoreko langileokin harremanetan jarri”.

Egoitzetako lan gatazkak Gipuzkoako jendarte osoari eragiten diola azpimarratu dute

Dena den, ez dutela “gelditzeko inolako asmorik” adierazi dute. “Presio sozial eta sindikala biderkatzeko momentua da, COVID-19aren pandemiari aurre egin dioten emakume langileek merezi dutelako, gure aiton-amonek merezi dutelako eta Gipuzkoako jendarteak merezi duelako. Aldundiarekin eseri eta negoziazio kolektiboa martxan jarri arte honek ez du etenik izango. Ratioak handitu behar dira eta herrialdeko hitzarmena behar dugu; zaintza lanak aitortu eta zerbitzua duindu behar da”.

Egoitzetan bizi duten egoera zaintza lenen merkantilizazioaren, lan prekarietatearen eta emakume langileen lanaren “debaluazioaren ondorio estrukturala” direla diote. “Elkartasun osoa adierazi nahi diegu atzo greba eguna izan zuten Bizkaiako zahar etxeetako langileei; haien borroka gurea egiten dugu. Egoera hau ez da Txara Ieko, Gipuzkoako zahar etxeetako ezta Bizkaiko helduen egoitzetako arazo bat. Zaintza negozio bihurtu nahi dute eta diru publikoz finantzatutako zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten enpresa pribatuek izugarrizko irabazi ekonomikoak izaten ari dira gure aiton-amonen zainketa lanaz eta helduen egoitzetako langileen esplotazioaz baliatuz”.

Egoitzetako lan gatazkak Gipuzkoako jendarte osoari eragiten dion “auzi soziala” dela azpimarratu dute. “Hau ez da langileon eta patronalaren arteko lan gatazka soil bat. Guztion eskubidea da kalitatezko zaintza zerbitzuak jaso edota zaintzak lanak baldintzarik duinenetan eskaintzea”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.