Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aulestiko bikote batek borroka judizial bat hasi du semea hil zen istripua argitzeko

Bizkaiko Probintzia Auzitegira jo dute, kasua berrikusi eta epaile batek euren perituaren azalpenak entzun ditzan. 2020ko maiatzean gertatu zen istripua umea bizi zen Aulestiko Zubero auzoko etxe inguruan.

Eider Mugartegi
Aulesti
2021/12/16

Gernika-Lumoko epaitegian kasua artxibatu ostean, Bizkaiko Probintzia Auzitegira jo dute Iosu Berazak eta Agurtzane Uriartek epaile batek bere perituaren azalpenak entzun ditzan.

Gertakariak duela urtebete baino gehiago izan ziren, 2020ko maiatzaren 21ean, Iurgi, Berazaren eta Uriarteren 11 urteko semea, bere bizikletagaz bera bizi zen Aulestiko Zubero auzotik buelta bat ematera atera zenean. “Une horretan, auto batek harrapatu zuen bere etxetik oso gertu, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten berehala; bertan hil zen”.

Aulestiko Zubero auzoan izandako istripuan hil zen Iurgi 11 urteko gaztetxoa. Argazkia: Agurtzane Uriarte/ Iosu Beraza

Ertzaintzaren atestatuak errudunik gabeko istripu hilgarritzat jo zuen, baina gurasoen ikerketek gidariaren bertsioa zalantzan jartzera eraman zituzten, eta peritu propio bat kontratatu zuten. Esan dutenez, perituak “Ertzaintzaren ondorioetatik aldentzen den txosten bat” egin du. “Hasieran ez ginen ezertaz ohartu, baina bategaz eta besteagaz berba eginda, zalantzak sortzen joan zitzaizkigun eta sokak lotzen joan gara”, azaldu dute gurasoek. “Txosten horregaz ilun zeuden gauza asko argitu zaizkigu; istorioari buelta ematen dio erabat”. Esan dutenez, gidariak umea mugitu zuen, etxera besoetan eramateko. “Horrez gain, autoa beste leku batean aparkatu zuen eta bizikleta ere mugitu zuen, kasuaren frogak suntsituz”.

«Atestatuan ondorioztatzen da Iurgik arriskua sumatu zuela eta hiru balaztada egin zituela».

Istripuaren guneko aztarnak desagertu orduko argazkiak atera eta bideoak grabatu zituzten gurasoek, errepidekoak eta baita zelaigunekoak ere: ertzainen markak, balazta markak… Gurasoek azaldu dutenez, “atestatuan ondorioztatzen da Iurgik arriskua sumatu zuela eta hiru balaztada egin zituela”.

Bestalde, istripua gertatu zen garaia, konfinamendu neurri zorrotzak zeuden garaia zela gogora ekarri dute gurasoek. “Aulestikoa izan arren auto gidaria ezin zen gure auzoan egon, ez da hemen bizi eta. Momentu hartan beharrezko erosketak edo kudeaketak egitera, familia bisitatzera edo kirola egitera atera ahal zen bakarrik”.

“Kasua artxibatu zuten, baina ez genuen ezelako notifikaziorik jaso”

Helegitea. Atestatua iristen ez zitzaienez, epaitegira jo zuten horretaz galdezka eta kasua artxibatuta zegoela jakin zuten. “Kasua artxibatu zuten, baina ez genuen ezelako notifikaziorik jaso”. Hori dela eta, euren perituak egindako txosten berria eskuetan, kasua berriro irekitzeko eskatu zuten Gernika-Lumoko epaitegian urtarrilean.

Forentsearen txostenaren bila ere joan ziren Basaurira. “Hasieran ez ziguten eman nahi, informazio delikatua zuelako edo horrelako zerbait. Baina gure semea nire aurrean hilzorian ikustea eta ezer ezin egin ahal izatea baino ezer delikatuagorik ba al dago?”, galdetzen dute. Azkenean, forentsearen txostena ere lortu zuten.

Aulestiko Zubero auzoan izandako istripuan hil zen Iurgi 11 urteko gaztetxoa. Argazkia: Agurtzane Uriarte/ Iosu Beraza

Lehenengo errekurtsoa atzera bota zieten Gernika-Lumoko epaitegian, Ertzaintzak esandakoa berresten zutela esanez, eta Fiskaltzara bidali zuten kasua, baina Fiskaltzak ere ezezkoa eman zuen, Ertzaintzak egindako atestatuari bakarrik balioa emanda. Horren ondorioz jarri dute gurasoek errekurtsoa probintzia auzitegian.

Familiak eskatzen duena da epaile batek entzun ditzala perituaren azalpenak eta baloratu ditzala bere txostenean jasotako frogak, 11 urteko semea hil zuen gertaera tragiko horren inguruan dituzten zalantzak ezabatzeko. “Ezer galdetu barik, dauden kontraesanak aztertu barik, gure adierazpenak jaso barik atzera bota dute helegitea. Ez al dugu eskubiderik ezer esateko? Nork defendatu behar du gure umea?”.

“Kasua berrikusi dezatela eskatzen ari gara, besterik ez, guk beste bertsio bat daukagu eta”

Epaitegietan zer edo zer esateko aukera edukiko zutelakoan, isilik egotea erabaki zuen familiak hasieran, baina “kasurik egin ez dietenez” komunikabideetara jo dute orain. “Gu ez gaude eskatzen inoren kontra jartzea. Ez dugu epaiketa paralelorik nahi. Mezu hau probintzialera heltzea nahi dugu, eta aukera bat edukitzea gure ikuspegia emateko”. Eta hausnarketarako gonbita ere egin dute: “Atestatuan dion moduan autoa 10 edo 20 kilometro orduko abiaduran bazihoan, gurpilak errepidean markatzeko adina frenatu behar al zuen? Atestatuak dio baita ere, umeak hiru balaztada egin zituela arriskua sumatu zuelako. Zergatik sumatu zuen arriskua? Argi dago autoa entzun zuela. Ikerketa sakon bat falta izan dela uste dugu”.

Euren semearen inguruan esandakoak ere ailegatu zaizkio familiari, eta horrek “min handia” eragin dietela azpimarratu dute: “Min benetan handia egiten zigun mezu horiek entzuteak. Umea zoro baten modura zihoala esan dute eta ez dugu nahi umea horrelako irudiagaz gelditzerik, %100ean jakinda, gainera, gertaera ez zela horrela izan”.

Orain, Bizkaiko Probintzia Auzitegian daukate jarrita itxaropena gurasoek. “Kasua berrikusi dezatela eskatzen ari gara, besterik ez, guk beste bertsio bat daukagu eta. Probintzia Auzitegiak behintzat kasua berrikustea eta aukera ematea itxaroten dugu. Egia jakin nahi dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.