Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

COVID ziurtagiriaren "inposaketaren" aurka egiteko Donostian egingo den manifestaziora joateko dei egin dute

Manifestazioa zapatuan [abenduak 18] egingo da, Bizitza plataformak deituta; 17:00etan Bulebarretik hasiko da. Aulestin ere ziurtagiria eskatzeko derrigortasunaren aurka mobilizatu dira –argazkian–.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/12/16

COVID ziurtagiria “lotsaren ziurtagiria” dela eta zapatuko mobilizazioa giza eskubide unibertsaletan “atzerapausorik ez emateko eta horien urraketari aurre egiteko” deitu dutela esan du Bizitza plataformak. Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrei ere mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete, “masa kritiko eta erraldoia” sortzeko. Oro har, “ziurtagiriaren inposaketari eta kontrolatzeko eta baztertzeko sasiosasun diktadura berriari” kontra egiteko mobilizatuko dira.

Agintariak “gezurretan” ari direla diote. “Esan ziguten txertoa deitzen dioten baina sendagai genikoa den horrekin dena konponduko zela. Bi dosirekin dena normaltasunera itzuliko zela. Orain esaten digute maskarekin jarraitu behar dugula, 6 hilean behin ziztatzen jarraitu behar dugula. Baina hasi dira esaten hiru hilean behin inokulatu beharko garela. Eta gero zer esango digute? Hilero ziztatu beharko gaituztela?Zertarako balio izan du honek guztiak? Farmazialariak izugarri aberats bihurtzeko?”.

“Mundu mailan Zainketa Intentsiboetan dauden %75etik gora txertoa hartu dutenak dira. Euskal Herrian datu hori ezkutatzen ari dira”

Gaineratu dute herritarrek “fede onez” sinetsi dituztela esandakoak, baina txertoa jarritu dutenak Zainketa Intentsiboetara joaten eta hiltzen jarraitzen dutela diote. “Mundu mailan Zainketa Intentsiboetan dauden %75etik gora txertoa hartu dutenak dira. Euskal Herrian datu hori ezkutatzen ari dira”. Gainera, sortu diren birusaren aldaeren aurrean txertoen eraginkortasuna galdu dela diote. “Prestigioko zenbait aldizkariren arabera, inokulatutako pertsonek inokulatu ez direnek beste edo gehiago kutsatzen dute”. Diotenez, iaz, txertorik gabe, garai hauetan ez zegoen hainbeste positibo: “Ez genuen hainbeste jende Intentsiboetan sartuta eta ez zen hainbeste jende hiltzen”.

Gainera, ziurtagiria eskatzeko derrigortasuna Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela eta ostalaritza, kulturgintza, autonomo eta enpresa txikiak kaltetzen dituela mahairatu dute. “Baztertzailea izateaz gain, hainbat naziorteko lege eta hitzarmen urratzen ditu eta epe laburrera gizartea erabat kontrolatzeko abiapuntua da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.