Mutrikuko 'Herri Botia' Gabonetako kanpainako zenbaki sarituak jakitera eman dituzte
Saritutako hemeretzi zenbakiak eta horien ordezkoak Mutrikuko Udalaren webgunean eta turismo bulegoan daude ikusgai. Saritutako txartelak aurkezteko azken eguna otsailaren 1a da.
Mutrikuko Udalak Herri Botia-Herrian erosi eta irabazi Mutrikuko Loterian Gabonetako merkataritza kanpainaren zozketa burutu zuen astelehenean [urtarrilak 10] Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Saritan 8.000 euro banatu zituzten abenduaren 13tik urtarrilaren 5era bitartean kanpaina atxikitu diren 57 saltokietan erosketak egin dituztenen artean. Hemeretzi zenbaki izan dira zozketaren saridunak, eta bakoitzak ordezko zenbaki bat du; Mutrikuko Udalaren webgunean eta turismo bulegoan daude ikusgai.
Saritutako txartelak turismo bulegoan aurkeztu beharko dira. “Gaurtik [urtarrilak 11] hasi eta otsailaren 1era arte egongo da horretarako aukera”. Argitu dute epe hori igarota zenbaki saritua agertu ez bada, ordezko zenbakiaren jabea izango dela zozketaren irabazlea. “Ordezkoak beste 15 egun izango ditu saritutako txartela aurkezteko”. Gaineratu duten pertsona bera ezin izango dela bi sariren onuraduna izan. “Kasu hori gertatuz gero, pertsona horrek balio ekonomiko handieneko saria hartuko luke, eta bigarren saria ordezko zenbakiari emango zaio”.
ZENBAKI SARITUAK
- Sari nagusia: 27.045 (ordezkoa: 10.459); 3.080 euro (140 euroko 22 bonu).
- Bigarren saria: 51.116 (ordezkoa: 17.955); 1.120 euro (140 euroko 8 bonu).
- Hirugarren sariak: 12.070 (ordezkoa: 39.652) eta 21.706 (ordezkoa: 21.088); 560 euro bakoitzari (140 euroko 4 bonu).
- Laugarren sariak: 11.219 (36.908), 85.412 (ordezkoa: 18.845), 24.989 (ordezkoa: 03.778) eta 13.617 (ordezkoa: 02.103); 280 euroko saria bakoitzak (140 euroko 2 bonu).
- Sari txikiak: 13.838 (ordezkoa: 77.762), 01.017 (ordezkoa: 50.500), 02.272 (ordezkoa: 33.912), 34.364 (ordezkoa: 07.951), 21.338 (ordezkoa: 03.947), 37.120 (ordezkoa: 94.059), 79.363 (ordezkoa: 24.259), 75.131 (ordezkoa: 06.696), 42.673 (ordezkoa: 56.404), 17.500 (ordezkoa: 08.001) eta 76.909 (ordezkoa: 37.378); 140 euroko bonu bana bakoitzari.
Kanpainaren balorazioa. Zozketa hasi aurretik Joseba Palenzuela alkateak eta Aitor Itza Garapen Saileko zinegotziak kanpainari buruzko balorazioa egin zuten. Kanpainak iraun duen lau astetan 56.000 txartel banatu direla adierazi zuten. “Herrian gutxienez 560.000 euroko gastua egin dela esan nahi du horrek, hau da, 23.333 euro eguneko. Aurreko urteko datuekin alderatzea ez da erraza, izan ere, 2020ko kanpainaren iraupena luzeagoa izan zen, baina egin zen eguneko gastuari erreparatzen badiogu, eguneko gutxienez 20.944 gastua egin zela ikus dezakegu, beraz, badirudi aurtengo Gabonetan mugimendu gehiago egon dela”.