Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek urteko lehen mendi irteera bateratua egingo dute
Sodupetik Gallarraga mendira igoko dira domekan [urtarrilak 16]; 17 kilometroko ibilbidea egingo dute. Eguena [urtarrilak 13] da izena emateko azken eguna.
Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeak, Mutrikuko Burumendi Mendizale Elkarteak eta Ondarroako Aurrera Mendi Taldeak Gallarragara irteera bateratua egingo dute domekan [urtarrilak 16], Debako Burdin Kurutz Mendi Taldeko kideekin batera. Sodupetik hasita eta leku beretik igo eta jaitsita, 17 kilometroko ibilbidea osatuko dute; bidean Kiputzeta (727 metro), Gallarraga (901 metro) edo El Aguilato (667 metro) moduko mendiak igoko dituzte. Laupabost ordutan egiteko modukoa dela aurreikusi dute antolatzaileek eta gaineratu dute ibilbide laburra bada ere, oso aldapatsua dela.
Irteeran parte hartzeko eguena [urtarrilak 13] da izena emateko azken eguna; ohiko lekuetan izena eman behar da: Markina-Xemeingo Loirats dendan, Mutrikuko Aparra jantzi dendan eta Ondarroako Anaitasuna tabernan. Hiru herri horietara bertaratzerik ez dutenek 616 84 71 18 (Marije) telefono zenbakira deituta edo whatsapp bat bidalita ere izena eman dezakete.
Autobus zerbitzua egongo da irteerara joateko. Debatik abiatuta, autobusak lehen geldialdia Mutrikun egingo du; 07:35ean Txanbolingo biribilgunean jarri dute hitzordua. Ondarroan 07:45ean egingo du geldiadlia, Astilleruko geltokian. 08:00etan ailegatuko da autobusa Markina-Xemeingo autobus geltokira; lekeitiarrek ere bertan hartuko dute autobusa. “Izena ematen dutenen artean berriatuarrik balego, Berriatuko autobus geltokian ere egingo dugu geldialdia, 07:55ean”.