Katuen koloniak kontrolatzeko plana aurkeztuko dute Ondarroan
Ondarroan sortu berri den katuen babeserako Babestu plataformak, Gureak elkarte animalistagaz lankidetzan, herriko katuen koloniak kontrolatzeko planaren aurkezpena egingo du barikuan [urtarrilak 14], 17:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.
Plataformak herrian dauden katuen koloniak behar bezala kudeatzen lagundu nahi du katuen eta herritarren arteko bizikidetza hobetzeko. Horretarako jarduera protokolo bat ezarri nahi dute; animalia horien existentzia puntuak ezagutzea eta lan talde bategaz horien babesa eta ongizatea bermatzea planteatzen dute, bai eta elikagaia lortzeko eta banatzeko modua ere.