Mutriku Errugbi Taldeak Iruñaren aurka jokatuko du San Migelen
Euskadiko 16 eta 18 urtez azpikoen errugbi txapelketetako bosgarren jardunaldia jokatuko dute zapatuan [urtarrilak 15] Mutrikuko San Migel zelaian. Mutriku eta Eibar taldeetako kideek osaturiko bi taldeek Iruñako talderen bisita jasoko dute; herritarrak eta zaleak taldekideak animatzera gonbidatu dituzte.
Lehenik eta behin 16 urtez azpikoen txanda izango da; norgehiagoka 10:30ean hasiko da. 18 urtez azpikoen neurketa, berriz, 12:15ean jokatuko dute. Mutrikuarrek ondo hasi dute liga. 18 urtez azpiko taldea, esaterako, hirugarren postuan dago eta irabazten jarraitu beharra daukate sailkapen postuetan aurrera egiteko.
Dena amaitzen denean, ohi modura, hirugarren denbora egingo dute San Migel zelaiko terrazan.