Finala jokatu duten mutrikuar guztiek lortu dute txapela. Zale asko batu dira Uniko harmailetan, zesta gosez zeudela erakutsiz. Antolatzaileek pilotariek erakutsitako inplikazioa azpimarratu dute.
Hiru etxebizitzako etxe batean sortu da sutea, oraindik ez dakizkiten arrazoiengatik. Hiru bizilagun eroan dituzte Galdakao-Usansoloko ospitalera, kea arnasteagatik. 18:00ak aurretik itzali dute sua.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren deiagaz bat eginda Ondarroan egin den eskualde mailako manifestazioak agerian utzi ditu onartu berri den pentsioen erreformaren gabeziak: "Gure erosketa ahalmena %3 baino gehiago murriztuko du".