Apirilaren 7an iluntzean sartuko da 22. Korrika Lea-Artibai eta Mutrikura
2019an egin modura, 22. Korrika ere Busturialdetik pasatu ostean sartuko da Lea-Artibain, 18:19ak aldera; Mutrikura 23:20ean helduko da. Betiko modura, sei ordu inguru egingo ditu Korrikak eskualdean barrena.
21. Korrikaren ibilbide bera egingo du. Zazpigarren egunean sartuko da: 18:20 aldera Ispasterrera iritsiko da euskararen aldeko lasterketa ezaguna eta 23:20 inguruan iritsiko da Mutrikura.
Apirilak 7, eguena. Herriz herri:
- Ispaster: 18:19
- Lekeitio: 18:39
- Amoroto (Oleta): 18:52
- Gizaburuaga: 19:05
- Aulesti: 19:33
- Markina-Xemein: 20:43
- Berriatua: 21:30
- Ondarroa: 22:29
- Mutriku (Katei): 23:07
- Mutriku: 23:20
Aurten, 2.180 kilometro egingo ditu zazpi herrialdeetan, HitzEkin lelopean. Amurriotik (Araba) abiatuko da, martxoaren 31n, eguenez, eta Donostian amaituko, apirilaren 10ean, domeka.
[ 22. KORRIKAREN IBILBIDE OSOA]
Azkenengoz 1999an amaitu zen Korrika Donostian. Joxe Ripiau taldeak jarri zion musika lasterketari orduko hartan. Euskararen alde hainbat esparrutan aritutako 11 lagun omendu zituzten aldi hartan. Aurten, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo diete aitortza, euskararen sustapenean “eragile aktibo” izateagatik.
ARGAZKI GALERIAK: 21. Korrika Lea-Artibai eta Mutrikutik pasatzen