Markina-Xemeingo enpresa sortu berriak sarituko dituzte
Sari banaketa ekitaldia egingo da eguaztenean [urtarrilak 26] udaletxeko osoko bilkura arteoan.
Azken bi urteetan Markina-Xemeinen sortu diren hainbat enpresa saritu eta lagunduko ditu Markina-Xemeingo Udalak Leartibai Garapen Agentziaren bidez.
Eguaztenean [urtarrilak 26] banatuko dituzte sariak, 13:30ean udaletxeko pleno aretoan egingo den ekitaldian. Jakinarazi dutenez, ekitaldira joateko sarrera librea izango da, edukiera bete arte.