Leire Etxaniz etxebarritarrak Larruzko Pilotadun IV. Paleta Txapelketaren finala jokatuko du
Finala bihar [urtarrilak 30] izango da Bizkaia frontoian. Etxaniz eta Irazustabarrena Martin eta Huiziren aurka neurtuko dira.
Ligako hiru jardunaldi eta finalaurreko lehiatu baten ostean, bihar [urtarrilak 30] erabakiko da Bizkaia frontoian Larruzko Pilotadun IV. Paleta Txapelketa (Emakumezkoen Bizkaia Txapelketa). Kirol mailarik goreneko palistek osatutako lau bikotek parte hartu dute, eta finalisten artean Leire Etxaniz Etxebarriko kirolaria dago. Irustabarriagaz bikotea osatzen duen Etxanizek Martin eta Huizi bikotearen aurka jokatuko du. 12:00etan dute finaleko hitzordua.
Finalera joateko sarrerak Bizkaia Frontoiako leihatilan erosi ahal izango dira, eta 3 euroko kostua izango du. Larruzko Pilotadun IV. Paleta Txapelketaren (Emakumezkoen Bizkaia Txapelketa) ETB1n ikusi ahal izango da, finala zuzenean emango du.