Maria Clara Lezertuarentzat izan da Mutrikuko 'Herri Botia' zozketako sari nagusia
Hemeretzi saritan banatuta, 8.000 euro zozkatu dituzte. Oraindik zotz egindako bost sariren jabeak agertzea falta direla esan dute.
Urtarrilaren 10an egindako zozketako irabazleei gaur [otsailak 9] banatu dizkiete sariak, udaletxeko aretoan egindako ekitaldi batean. Saridunetako batzuk bertan parte hartu dute, eta horien artean egon da Maria Clara Lezertua Sustaeta sari nagusiaren jabea ere. Kanpainara atxikitu diren saltokietan gastatzeko 3.080 euroko saria (140 euroko 22 erosketa txartel) pozik jaso du, Ansorregi Oinetakoak dendan saldutako 27.045 zenbakiari esker.
1.120 euroko (140 euroko 8 erosketa txartel) bigarren saria Juan Miguel Borges Fernandezentzat izan da. Banatu dituzten bi hirugarren sariak Mari Carmen Maneiro Chouzarentzat eta Joseba Burgaña Osarentzat izan dira; biek ala biek 560 euroko (140 euroko 4 erosketa txartel) jaso dituzte. Beste hainbat zenbaki saridunen jabeek ere gaurko ekitaldian jaso dituzte dagozkien sariak. Amaitzeko, talde argazkia atera dute.
Zenbaki saritu guztiak ez direla agertu adierazi dute. “Zenbaki saridunak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaitu zen. Orain, beraz, ordezko zenbakiak izango dira baliodunak. Otsailaren 21a da zenbakia ekartzeko azken eguna”. Oraindik zotz egindako bost sariren ordezko zenbakien jabeak falta direla zehaztu dute: laugarren sari bat (18.895) eta lau sari txiki (24.259, 50.500, 08.001 eta 37.378). Laugarren sariaren zenbakiaren jabeari 280 euroko saria dagokio (140 euroko 2 erosketa txartel) eta sari txikien zenbakien jabeei 140 euroko erosketa txartel bana.
ZOZKETAKO SARIDUNAK:
- Sari nagusia. 3.080 euro (140 euroko 22 erosketa txartel): Maria Clara Lezertua Sustaeta.
- Bigarren saria. 1.120 euro (140 euroko 8 erosketa txartel): Juan Miguel Borges Fernandez.
- Hirugarren sariak: 560 euroko bi sari (140 euroko 4 erosketa txartel): Mari Carmen Maneiro Chouza eta Joseba Burgaña Osa.
- Laugarren sariak: 280 euroko lau sari (140 euroko 2 erosketa txartel): Leire Irizar Arrieta, Maria Consuelo Caamaño Romero eta Leire Jainaga Aranzabal.
- Sari txikiak: 140 euroko 11 sari (140 euroko erosketa txartel bakarra): Cristina Lopez Galan, Elena Rodriguez Graña, Jon Larruskain Mandiola, Iñaki Solupe Andonegi, Elena Altuna Zuazubizkar, Selvera Shukrieva Ibisheva eta Pablo Bernabe Aranbarri.