Markina-Xemeindik Lilatoira doan autobusean izena emateko epea zabalik
Otsailaren 21a izango da azken eguna. Jakinarazi dutenez, Lilatoian izena eman dutenak joan ahal dira autobusean.
Azken urteetan modura, Markina-Xemeingo Udalak autobus zerbitzua eskainiko du martxoaren 6an izango den Lilatoira joateko. Irteera 08:30ean izango da Markina-Xemeingo autobus geltokitik, eta buelta 18:30ean, Donostiatik. Jakinarazi dutenez, Lilatoian izena eman dutenak joan ahal dira autobusean. Lilatoiaren webgunean eman behar da izena lasterketan parte hartzeko.
Autobusean joan nahi dutenek, udaletxeko Berton bulegoan eman behar dute izena. Azken eguna, otsailak 21 izango da. Markina-Xemeinen erroldatuta daudenentzako 5 euro balioko ditu autobusak, ostera, 10 euro ordaindu beharko dute erroldatu gabeek. Plazak mugatuak izango dira.
Lilatoian izena ematerakoan lasterketako kamiseta non jasoko den zehaztu behar da. Argitu dutenez, euren kabuz jasotzen ez dutenei autobusean banatuko zaie.