Lea-Artibai eta Mutrikuko hamalau piano jotzailek parte hartuko dute Andoaingo Piano Jaialdian
Hiru lekeitiarrak dira, lau markina-xemeindarrak, bi mutrikuarrak eta bost ondarrutarrak.
Asteburu honetan ospatuko da 17. Andoaingo Piano Jaialdia. Zapatuan eta domekan (otsailak 12-13) izango dituzte saioak pianojole gazteek Andoaingo Bastero kulturgunean. Eta urtero modura, Lea-Artibain eta Mutrikun pianoa ikasten ari diren ikasle batzuk ere jaialdian parte hartuko dute. Aurten, 14 ikasle izango dira.
Denen osasuna bermatzeko eskatzen den protokoloa kontuan hartuta prestatu dute aurtengo programazioa. Horrela, jaialdi honetan bakarlari modalitatean bakarrik parte hartuko dute, eta hiru kategorietan A maila (11 urte artekoak), B maila (14 urtera artekoak) eta C maila (18 urtera artekoak).
Saioak goiz eta arratsaldez izango dira, eta 09:30ean hasiko dira. Saio bakoitza amaitzean, epaimahaiaren
erabakia irakurri eta dominak banatuko dituzte.
PARTE HARTZAILEAK:
- Markina-Xemein: Razvan Andrei Grigore (Tarine), Kaiet Elustondo Pujana (Tarine), Iraia Leibar Juaristi (Tarine) eta Iraia Mendibe Bilbatua (Tarine).
- Mutriku: Ainhoa Torres Camacho eta Eider Esnaola Urizar.
- Ondarroa : Jiarui Ye (Tarine), Xurui Ye (Tarine), Nerea Andrinua Lima (Unanue), Karle Etxaniz Uribe (Tarine) eta Urko Bedialauneta Fernandez (Unanue).
- Lekeitio : Iraia Lejardi Ruiz (Musikaia Musika Eskola), Keylan Sarango Durazno (Musikaia Musika Eskola) eta Aiora Alonso Maguregi.