Rafa Rueda eta Gotzon Barandiaranen hitzaldi musikatua Markina-Xemeinen
Ordu eta ertiko iraupena izan du Barandiaranen azalpen eta Ruedaren kantuek uztartu dituen hitzaldiak.
Gontzon Barandiaranen Hitzen ahairea liburuan oinarrituta hitzaldi musikatua eduki dute gaur [otsailak 10] 13:00ean Markina-Xemeingo Markina BHIko liburutegian. Idazleak ikastetxeetan programaren barruan antolatu dute saioa 4 DBHko ikasle eta irakaslentzat.

Rafa Rueda eta Gotzon Barandiaran Markina BHIn. Argazkia: Markina BHI
Ordu eta ertiko iraupena izan du Barandiaranen azalpen eta Ruedaren kantuak uztartu dituen hitzaldiak. Euskal idazleek sorturiko euskal kantagintzako letrekin ibilbide bat egin dute. Lauaxeta, Iratzeder, Sarrionaindia edo Itxaro Bordaren letrekin egindako kantak entzun eta Euskal Herriko historia eta nortasunari buruzko ikasteko aukera eduki dute.

Rafa Rueda musikaria Markina BHIn. Argazkia: Markina BHI