Emakumezkoen eta gizonezkoen esku pilota partidak jokatuko dituzte Etxebarrian
Pilotazaleek Ados pilota txapelketako eta Binakako Promozio Txapelketako partida banagaz
gozatzeko aukera edukiko dute zapatuan [otsailak 12], Etxebarriko frontoi nagusian. 16:30ean hasiko da pilota jaialdia, eta sarrera doakoa da, edukiera bete arte.
Kantxaratzen lehenak Ados pilota elkarteko emakumeak izango dira. Iera Agirreren eta Oihana Orbegozoren aurka neurtuko dituzte indarrak Andrea Aldaregiak eta Olatz Ruiz de Larramendik. Emakumezkoen binakako esku pilota partidaren atzetik, gizonezkoen Binakako Promozio Txapelketako sailkapen ligako partida hasiko da. Horretan Endika Uriondo gizaburuagarrak parte hartuko du. Gizaburuagako atzelariak Jon Alberdi izango du bikote, eta Victor Esteban eta Andoni Gaskue izango dituzte aurkari.