Berriatuko Aldazabal anaiak, aurrez aurre Jai Alai Winter Seriesean
Goikoetxea-Aimar eta Beaskoetxea-Aldazabal bikoteak neurtuko dira gaurko [otsailak 14] neurketan. Anaien arteko lehia polita espero da.
Aimar eta Ibon Aldazabal Berriatuko anaiak neurtuko dira gaur [otsailak 14] 22:30ean jokatuko den Jai Alai Winter Series Txapelketako partidan. Aimar Aldazabalek IƱaki Osa Goikoetxea izango du bikote eta Ibon Aldazabalek Diego Beaskoetxea. Lehenengo bikotearentzat gaur gauekoa izango da txapelketako lehen partida, bigarrenek, berriz, partida ikusgarria jokatu zuten Arbe eta Lopezen aurka 11-15 eta 9-15 irabaziz.
Anaien arteko lehia polita espero da. Ibon Aldazabal, anaia gazteena, zaharragoa dominatzen saiatuko da bere errebes indartsuagaz, baina Aimar Aldazabal ondo konpontzen da Goikoetxeagaz, urte asko daramate elkarregaz jokatzen, eta Goikoetxeak dionez, “Aimar gerlari bat da”.
Sailkapenari dagokionez, Beaskoetxea eta Aldazabal daude B taldearen buruan, Arbek eta Lopezek ez dute oraindik punturik eskuratu eta Goikoetxea eta Aimar gaur estreinatuko dira. A taldeko Beaskoetxeak eta Aldazabalek garaipena bilatuko dute gaur finalaurrekoetarako sailkatzeko talde bereko Erkiagak eta Zabalak lortu duten moduan. Arbek eta Lopezek ez dute punturik eskuratu oraindik.