Bizkaiko banakako zesta punta txapelketako final laurdenak jokatuko dira Ispasterren
Markinako, Berriatuko eta Ezkurdia Jai Alaiko taldeak izango dira domekan [otsailak 20] nor baino nor 12:00etatik aurrera frontoian.
Hitzordua domekan da eguerdiko 12:00etatik aurrera Ispasterreko frontoian. Hiru partida egongo dira emakumezkoen gazteen mailan Ispasterreko Udalak Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzaren bidez antolatutako jaialdian.
Lehen norgehiagokan Maddi (Markina A) eta Elaia Gogenola (Berriatua C) neurtuko dituzte indarrak. Bigarrenean, Araiek (Markina B) Ihart Arakistainen (Berriatua A) aurka jokatuko du. Azkenik, hirugarren neurketan, Ezkurdia Jai Alai taldeko Helena Basterretxea eta Maialen Aldazabal (Berriatua B) arituko dira.