Leire Etxaniz Emakume Master Cupeko goxua pilotako finalerdietarako sailkatu da
18-4 eta 18-1eko emaitzagaz nagusitu zen Nagore Aramendi bikoteagaz batera Elduainen jokatutako hiruko txapelketan
Leire Etxaniz etxebarritarra eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketako final laurdenetarako sailkatuta dago Nagore Aramendi bikoteagaz batera. Joan dan domekan Elduaingo frontoian goxua pilotako senior mailan hiruko txapelketa jokatu zuten.
Lehen partidan Ana Couto eta Cristina Saenzen aurka jokatu zuten eta 18-4 irabazi. Hala ere, Etxanizen ustez, “emaitzak ez du isaltzen partidaren gogortasuna, tanto piloteatu asko egon ziren eta asko kosta zitzaigun, hasieran batez ere”.
Bigarren neurketan, Aramendi eta Etxaniz jaun eta jabe izan ziren Amaia Zarrabeitia eta Miren Olondo bikotearen aurka, 18-1 gailendu ziren. Etxebarritarra nagusi izan zen atzeko koadroetan eta aurrelariak atzelariak utzitako errematatzeko aukerak ezin hobeto baliatu zituen tanto oso ederrak eginez. “Aurkariak beste partida bat jokatzetik zetozen eta hori asko igarri da arlo fisikoan”, adierazi zuen etxeberritarrak.
Egun horretako beste bikote sailkatua Amaia Zarrabeitiak eta Miren Olondok osatzen dutena izan zen. Finalaurrekoak martxoaren 5ean jokatuko dira Legazpin 17:30eatik aurrera. Final handia, berriz, Gabirian izango da martxoaren 19an eta jaialdia 17:30ean hasiko da. Pilotari etxebarritarra hiru aldiz izan da eskuz binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko txapelduna. 2017an eta 2018an Olatz Arrizabalaga gernikarrarekin batera eta 2019an Leire Garairekin.