Lekeitioko Elkartasun Biltegia boluntario bila dabil
Boluntario modura izena eman nahi dutenak gonbidatu dituzte, martxoaren 4an antolatu duten bilera informatibora.
Lekeitioko Elkartasun Biltegiak pobreziaren gorakadari erantzuteaz batera langile antolakuntza bultzatzea du helburu. Kideak proiektuaren funtzionamendua aldatzeko eta hobetzeko ahaleginetan dabiltza, eta jardunerako gaitasuna handitzeko boluntario gehiago behar dituztela azaldu dute, “pobreziak gorantz egin ahala, beharrizanei erantzuteko premia gehiago dago-eta”.
Jakinarazi dutenez, janari bilketez eta banaketez gain, langileen arteko saretze eta kontzientziarako antolatzen diren bestelako ekimenetan ere lan egiteko jendea behar dute. Horrela, boluntario bezala izena eman nahi dutenak gonbidatu dituzte martxoaren 4an antolatu duten bilera informatibora. Hitzordua 18:30ean izango da Lekeitioko Kultur Etxean.