Markina-Xemeingo Elizabete Aretxabaletak 101 urte bete ditu
San Roke Egotetxekoekin batera ospatu du urtebetetzea, eta Markina-Xemeingo Udalaren lore sorta ere izan du opari.
Otsailaren 11n bete zituen 101 urte Elizabete Aretxabaleta Goikoetxea markina-xemeindarrak, eta San Roke Egotetxekoekin batera ospatu zituen. Mozorrotu eta Zorionak zuri abestu zioten.
Egotetxera bisita egin diote, gainera, Luis Egurrola alkateak, bertako zuzendari Jon Orozkok lagunduta, eta lore sorta oparitu diote Markina-Xemeingo Udalaren izenean.

Elizabete Aretxabaleta San Roke Egoitzako beharginekin bere urtebetetzean. Argazkia: San Roke Egotetxea

Elizabete Aretxabaleta Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkateagaz eta Jon Orozko San Roke Egotetxeko zuzendariagaz. Argazkia: San Roke Egotetxea
 
								 
								
							 
					 
                    