Bertako 200 zuhaitz landatu dituzte Berriatuan auzolanean
Madalena auzoko baselizatik gertu dagoen Legarmendiko baso publikoan egin dute landaketa. Bertoko basoen garrantzia balioan jartzeko ekintza izan dela azpimarratu dute.
![](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2022/02/zuhaitz-landaketa-berriatuko-legarmendi-baso-publikoan-1200x631.jpg)
Udalak Besaia enpresaren esku laga du eremua basoberritzeko ardura, eta gaur [otsailak 19], proiektuari amaiera eman diote auzolanean. Ekintzan parte hartu dutenek 10:30erako zuten hitzordua ipinita Madalenako ermita inguruan dagoen gurutzean, eta handik oinez joan dira Legarmendira. Udalak auzolanerako eginiko deiari erantzunez, hamasei lagunek parte hartu dute ekintzan; hasiera batean, hamabi lagunez osaturiko boluntario taldea hasi da lanean, eta gero, beste lau gehitu zaizkie.
Lanean hasi aurretik, Keko Alonso Besaiako kideak eta proiektuaren gidariak landaketari buruzko hainbat xehetasun eta aholku eman ditu. Besteak beste, zuhaixkak eusteko egur taketak zelan ipini eta zuhaixkak haizetik eta beste animalia batzuetatik babesteko plastikozko hodiak zelan ipini azaldu du. Ostean, talde txikietan banatuta, 200 bat zuhaitz landara landatu dituzte.
Aitzur lanean aritu dira lehenengo, eta taketak ondo sartu ostean, zuhaixkak landatu dituzte. Prozesua, babesteko plastikozko hodia jarri eta hodia taketari ondo eutsita amaitu dute. Askotariko espezieak landatu dituzte, eta zein landatu duten jakiteko, landatutako espeziearen izena idatzi dute plastikozko hodian. Kasu batzutan, zuhaitza landatu duten herritarren izena ere idatzi dute.
Lursailean landatu duten espezie nagusia haritza izan da. “Haritza, batez ere, ingurura hobetoen egokitzeko eta berton egoki hazteko aukera gehien dituen espeziea iruditu zaigu”, azaldu du proiektuaren arduradunak. Haritzagaz batera, artea, gurbitza, basaerramua eta ametza ere landatu dituzte.
Alonsok azaldu duenez, lehenago pinuz beteta zegoen lekuan bertako basoa berreskuratzeko 8.000 zuhaitz inguru landatu dituzte. Abuztuan hasi ziren proiektuagaz. “Pinadi horretatik geratzen zena garbitzen hasi ginen abuztuan. Sastrakak garbitu genituen lehendabizi, eta irailean eta urrian, eremuan berez ernetako zuhaitzak berreskuratzen eta babesten hasi ginen. Landaketa lanekin, ostera, abenduan hasi ginen”.
Gaurkoa, bertoko basoek duten garrantzia balioan jartzeko ekintza izan dela azpimarratu du Abel Aristondo jarduneko alkateak. “Bertoko basoek duten aberatasuna erakusteko beharrezkoak dira. Honakoa udalaren ekimenez bultzaturiko lehendabiziko proiektua izan da, baina etorkizunean antzeko proiektuak jarraitzeko asmoa daukagu; lur gehiago erosi, eta horiek baso publiko bihurtu nahi ditugu”.
![_DSC9547](https://live.staticflickr.com/65535/51890042942_dff41e9f68.jpg)
![_DSC9550](https://live.staticflickr.com/65535/51890042827_63f79a61b6.jpg)
![_DSC9553](https://live.staticflickr.com/65535/51891092908_75044baf5d.jpg)
![_DSC9554](https://live.staticflickr.com/65535/51891340819_a451a688c6.jpg)
![_DSC9557](https://live.staticflickr.com/65535/51891340749_80aef2e203.jpg)
![_DSC9560](https://live.staticflickr.com/65535/51891340684_3609d6faf1.jpg)
![_DSC9566](https://live.staticflickr.com/65535/51890042517_bfdd838fac.jpg)
![_DSC9567](https://live.staticflickr.com/65535/51890042437_8830c1bd92.jpg)
![_DSC9570](https://live.staticflickr.com/65535/51891092553_439e835009.jpg)
![_DSC9573](https://live.staticflickr.com/65535/51891340469_585322c150.jpg)
![_DSC9582](https://live.staticflickr.com/65535/51891003741_6135b770ec.jpg)
![_DSC9584](https://live.staticflickr.com/65535/51891003691_2eea0a2522.jpg)
![_DSC9588](https://live.staticflickr.com/65535/51890042167_2272ea3e23.jpg)
![_DSC9591](https://live.staticflickr.com/65535/51891657610_bba78a2745.jpg)
![_DSC9595](https://live.staticflickr.com/65535/51891092258_6c0ef56acf.jpg)
![_DSC9598](https://live.staticflickr.com/65535/51890041977_1d58f1580a.jpg)
![_DSC9601](https://live.staticflickr.com/65535/51891003416_cf07c30595.jpg)
![_DSC9603](https://live.staticflickr.com/65535/51891003376_66660444e1.jpg)
![_DSC9607](https://live.staticflickr.com/65535/51891340014_209657a293.jpg)
![_DSC9615](https://live.staticflickr.com/65535/51891339954_4b18323654.jpg)
![_DSC9617](https://live.staticflickr.com/65535/51891091903_1aa212df0d.jpg)
![_DSC9620](https://live.staticflickr.com/65535/51891339834_533a9bc419.jpg)
![_DSC9623](https://live.staticflickr.com/65535/51891339754_68f6b47b96.jpg)
![_DSC9625](https://live.staticflickr.com/65535/51891003031_6b1562132b.jpg)
![_DSC9627](https://live.staticflickr.com/65535/51891091658_f0dcdd2d46.jpg)
![_DSC9629](https://live.staticflickr.com/65535/51890041462_7b185602a7.jpg)
![_DSC9630](https://live.staticflickr.com/65535/51891656915_d21b82727b.jpg)
![_DSC9634](https://live.staticflickr.com/65535/51891656835_7ef875d4e4.jpg)
![_DSC9637](https://live.staticflickr.com/65535/51891002721_8144439dfe.jpg)
![_DSC9639](https://live.staticflickr.com/65535/51890041192_d265790299.jpg)
![_DSC9642](https://live.staticflickr.com/65535/51891091293_80c421a8f5.jpg)
![_DSC9646](https://live.staticflickr.com/65535/51891091203_46cb8a89f0.jpg)
![_DSC9648](https://live.staticflickr.com/65535/51891091118_65562b078a.jpg)
![_DSC9652](https://live.staticflickr.com/65535/51891339084_c52e7efd3e.jpg)
![_DSC9655](https://live.staticflickr.com/65535/51890040827_17d79b359f.jpg)
![_DSC9660](https://live.staticflickr.com/65535/51891002236_c99807e1d4.jpg)
![_DSC9664](https://live.staticflickr.com/65535/51891090893_4433b83077.jpg)