Aldazabal, Gogenola eta Lejardi nagusitu dira Bizkaiko txapelketako lehen jardunaldian
Zesta-puntako banakako bigarren jardunaldia ere Ispasterren jokatuko da domekan [otsailak 27], 12:00etatik aurrera.
Ispasterren jokatu zen domekan [otsailak 20] zestako banakako Bizkaiko txapelketako lehenengo jardunaldia. Hiru partida jokatu ziren. Lehendabizikoan, Berriatuko taldeko Maialen Aldazabalek 15-25 garaitu zuen Ezkurdia Jai Alai taldeko Helena Basterretxea. Hurrengoan, Elaia Gogenolak 18-25 mendean hartu zuen Markina-Xemeingo Maddi Bereziartua. Azken norgehiagokan, Arai Lejardi markina-xemeindarrak 25-21 irabazi zion Ihart Araskistain berrituarrari partida berdindu baten ostean.
Bigarren jardunaldia ere Ispasterren jokatuko da domekan, 12:00etatik aurrera. Bi lehia izango dira, alde batetik, Maialen Aldazabal eta Elaia Gogenola berrituarrak egongo dira aurrez aurre, eta beste alde batetik, Arai Lejardik Naia Calvogaz neurtuko ditu indarrak.