Martxoaren 4tik aurrera %100eko edukiera egongo da kirol ekitaldietan
Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak jakinarazi du. Gaur egun, kanpoaldean %85ko edukiera dago onartuta eta barrualdean %75koa.
Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak Autonomi Erkidegoen arteko osasun batzarraren ostean jakitera eman zuen kirol ekitaldietarako edukiera murrizketak kenduko direla martxoaren 4an. Gaur egun, kanpoaldean %85ko edukiera dago onartuta eta barrualdean %75koa. Hala ere, maskararen erabilera derrigorrezkoa izaten jarraituko du eta ezingo da erre, jan edo edan.
2021ko abenduaren amaieran jarri ziren indarrean kirol edukierarako murrizketak. Espainiako Gobernuak %75ean zehaztu zuen edukiera, baina Eusko Jaurlaritzak %50a arte jaitsi zuen barrualdean eta kanpoaldean. Aurretik, Covid-19aren pandemiaren hasieran, harmailak hutsik egon ziren hamalau hilabete luzez. Otsailaren 7an %85eraino igo zuten edukiera kanpoaldeko kiroletan eta %75raino barrualdean eta orain, irailetik abendura arte bezala, %100koa izango da.
Euskal Herrian Gasteizko Mendizorrotza estadioak izango du lehen aukera harmailak betetzeko, talde babazorroak martxoaren 4an bertan jokatuko du 21:00etatik aurrera Sevillaren aurka. San Mamesek, esate baterako, astelehena arte itxaron beharko du, Athleticek Levanteren kontra neurtzen dituenean indarrak.