Otsailaren 23an amaituko da Lilatoira joateko autobusaren izena emateko epea
Irteera 08:30ean izango da Lekeitioko autobus geltokitik, eta buelta 18:00ean, Donostiatik.
Lekittoko Mugimendu Feministak udalagaz autobus zerbitzua eskainiko du martxoaren 6ko Lilatoira joateko. Izena emateko epea otsailaren 23an amaituko da. Ezinbestekoa da Lilatoian parte hartzea autobusean joan ahal izateko. Izena ematerakoan lasterketako kamiseta autobusean jaso nahi den edo ez zehaztu beharko da.
Irteera 08:30ean izango da autobus geltokitik, eta buelta 18:00ean, Donostiatik. Autobusean joan nahi dutenek, emakumeen etxean, Santa Katalina 1 kalean, 18:30eatik 20:00etara eman behar dute izena. Izena ematerakoan lasterketako kamiseta autobusean jaso nahi den edo ez zehaztu beharko da.