Jardunari hasiera emateko prest dago Mutrikuko Lotune Jabekuntza Eskola
Bidea egiten eta emakumeen jabetze eta ahalduntze prozesuan eragiten jarraitzen du herrian sortu berri den Jabekuntza Eskolak. Talde motoreak modu parte hartzailean erabakitako programazioaren berri eman dute orain.
Azpimarratu dutenez, hilero gai bat landuko dute, baina formatu desberdinean. Clown emanaldi bat, bi hitzaldi eta dokumental baten proiekzioa antolatu dituzte datozen hiru hilabeteetarako. Eskaintza osatzeko, ikastaro bat ere antolatu dute. Apirilaren 27tik maiatzaren 18ra, Mindfulness ikastaroa emango dute Luardon, Eider Perezek dinamizatuta.
Zehaztu dutenez, eskolak eguaztenetan emango dituzte, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute feminismoaholkularitza@mutriku.net posta elektronikora idatzita; apirilaren 22a da izena emateko azken eguna. Leku mugatuak daudela iragarri dute, hori dela eta, ahalik eta azkarren izena ematea gomendatu dute. “Gogorarazi nahi dugu Lotune Emakumeentzako Jabekuntza Eskola dela. Antolatutako ekintzak, beraz, emakumeei zuzenduta daudela azpimarratu nahiko genuke”.
EGITARAUA
- Otsailak 23, eguaztena
- 18:30. Zabiel kultur etxean, Bea LarraƱaga clown artista.
- Ondoren. Euskal Herri asko, feminismo anitzak. Begirada kokatu bat (I) hitzaldia. Hizlaria: Miren Jone Lizarzaburu Garcia (Filosofiako ikaslea eta militante feminista).
- Martxoak 4, barikua
- 19:00etan. Euskal Herri asko, feminismo anitzak. Begirada kokatu bat (II) hitzaldia, Zabiel kultur etxean. Hizlaria: Miren Jone Lizarzaburu Garcia (Filosofiako ikaslea eta militante feminista).
- Martxoak 30, eguaztena
- 18:30. Osasun mentala feminismoaren ikuspegitik lantzeko Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak dokumentala, Zabiel kultur etxean.
- Apirilaren 27tik maiatzaren 18ra
- Eguaztenetan, 18:00-20:00. Mindfulness ikastaroa, Luardon. Dinamizatzailea: Eider Perez.