Mutrikuko San Nikolas ermitako atea berritu du udalak
Samikolla auzoan dagoen San Nikolas ermitako atea berritu dute duela gutxi. Udal iturriek zehaztu dutenez, zaharkituta zegoen ate osoa kendu eta beste berri bategatik ordezkatu dute. Ermitaren alboan dagoen jolas parkeko jarlekuak ere berritu dituztela jakitera eman dute. “Lan horiek duela aste batzuk egin genituen”.
Egunotan, gainera, udalerriko irisgarritasuna hobetzeko beste lan batzuk ere egiten ari direla esan dute. “Herri hainbat tokitan espaloiak moldatzen ari dira; Jauja aurrean, besteak beste, jaitsierak ipintzen ari dira. Musika Eskola inguruan ere, oinezkoen eta autoen arteko elkarbizitza nahiz irisgarritasuna hobetzeko lanketak egin dira”. GaztaƱeta inguruan, berriz, espaloien berezko kolorea berreskuratzeko lanak egin dituzte. “Garbiketa sakona egin da”.