Alde zaharreko eta portuko zirkulazioa kudeatzeko sistema berria jarriko du Lekeitioko Udalak
Inguruko beste herri batzuetan egin bezala, matrikula irakurketa sistema ezarriko dute
Gaur egun portuan eta alde zaharrean dauden piboteek ia 20 urte dituzte eta udalak modernizaziorako eta digitalizaziorako “aurrerapausoak” ematen jarraitu nahi ditu. Sarrerak eta irteerak kontrolatzeko matrikula irakurketa sistema berria herriko hamar tokitan ipiniko dituzte aurten. Horrela, zirkulazioaren kudeaketa eta kontrola “eraginkortuko” da eta erabiltzaileentzat sistema “hobea eta erosoagoa” izango dela baieztatu du udalak.