Eskalada tailerra antolatu dute lehen hezkuntzako umeentzat, kiroldegian
Hamabi pertsonetako taldeak osatuko dituzte, adinaren araberakoak, martxoan.
Eskalada tailerra kiroldegian egingo dute eta doakoa izango da. Lehen hezkuntzako mailaren arabera banatuko dituzte multzoak. Martxoaren 12an lehen eta bigarren mailakoen txanda izango da, martxoaren 19an hirugarren eta laugarren mailakoena, eta, azkenik, 26an bosgarren eta seigarren mailakoak arituko dira. Antolakuntzarik gomendatu dute umeek arropa erosoak eramatea tailerrerako.
Denak ala denak goizean izango dira, ordutegi berekin kiroldegian. 10:00etatik 11:00etara jolas eta azalpenen bidez eskalada landuko dute. Lehen ekintzaren ondoren, 15 minutuko tartea utziko dute hamaiketakoa jateko. Gero, 12:00ak arte eskalada jolasak egingo dituzte, baita soka ariketak ere eta materialaren ikuskapena egin. Azken orduan, 13:00etan amaitu arte, sokekin eskalatuko dute parte hartzaileek.
Markina-Xemeingo eskola kirolak antolatutako ekintza da udalaren, Bekobentako Oizpe guraso elkartearen, Berakruz ikastolaren ea herriko beste eragile batzuen laguntzagaz