Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Punta-puntako puntistak batuko ditu Mutrikuko III. Berdel Txapelketak

Barikuan [otsailak 25] hasiko da bidea egiten Danok Bat Pelotazale elkarteak antolatuta binakako txapelketa, eta apirilaren 1ean ospatuko den Berdel Egunean jokatuko dute finala.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2022/02/24

Aurreko bi txapelketen antzera, aurtengoa ere era azkarrean jokatuko dutela esan dute antolatzaileek: hiru final-laurden jokatuko dituzte lehendabizi, eta finalerdiak gero. Final-laurdenak eta finalaurrekoak hiru setera jokatuko dira; 13 tantoko bi setera eta hirugarren bat balego, 5 tantora jokatuko dituzte. Lau jardunaldi horien ostean erabakita geratuko dira finala jokatuko duten bi bikoteak, baita hirugarren eta laugarren postua lehiatuko dutenak ere.

Bi mailatan banatuta jokatuko dute txapelketa: lehen mailan zortzina aurrelari eta atzelari batu dituzte eta bigarren mailan, beste horrenbeste. Jon Mendizabal Danok Bat Pelotazale elkarteko ordezkariak azpimarratu duenez, “kalitate handiko puntistak” ikusteko aukera edukiko dute Miruiatz pilotalekura gerturatzen direnek. Sarrera doakoa dela gogorarazi du, eta zale guztiak pilotalekura gonbidatu ditu. “Giro polita eta sekulako ikuskizuna ziurtatuta daude. Barikuero punta-puntako puntisten partidak ikusteko aukera egongo da”.

I. Berdel txapelketako finalistak

Euskal Herri osoko zesta-punta eskoletako 32 ordezkarik parte hartuko dute txapelketan. “Toki askotatik etorritako puntistak egongo dira txapelketan. Dauden zesta-punta eskoletako onenen aukeraketa bat egin dugu, tartean Munduko txapelketan parte hartu dutenak ikusteko aukera egongo da”. Horien artean, Lea-Artibai eta Mutrikuko ordezkaritza zabala egongo da. Zehazki, Mutrikuko, Berriatuko eta Markina-Xemeingo eskoletako bosna ordezkarik eta Lekeitioko Akarregi Pilota Elkarteko beste bik parte hartuko dute.

Lehen mailan honako zortzirak ariko dira: Danok Bateko Eñaut Urreisti, Mikel Manzisidor eta Aitor Andonegi, Markina-Xemeingo zesta-punta eskolako Alex Goitia, Danel Mandiola eta Ion Ibarluzea eta Berriatuko zesta-punta eskolako Antxon Alberdi eta Roberto. Eta bigarren mailan, honako bederatziak: Danok Bateko Markel Andonegi eta Jon Iparragirre, Berriatuko zesta-punta eskolako Xabi Arrasate, Unax Vidal eta Ortzi Aldazabal, Markina-Xemeingo zesta-punta eskolako Martin Ormaetxea Zelaia eta Gorka Mugartegi Atain eta Lekeitioko Akarregi Pilota Elkarteko Aitzol eta Paul Galletebeitia. 

PARTIDEN ZERRENDA

  • Otsailak 25, barikua, 19:00etan, lehen final-laurdena.
    • Basterra-Jon Iparragirre eta Aitzol-Uretaren arteko norgehiagoka (2. maila).
    • Victor-Markel eta Unax Vidal-Ortziren arteko norgehiagoka (2. maila).
    • Antxon-Zugaitz eta Alex-Danelen arteko norgehiagoka (1. maila).
  • Martxoak 4, barikua, 19:00etan, bigarren final-laurdena.
    • Arrasate-Atain eta Gonzalo-Cabanillasen arteko norgehiagoka (2. maila).
    • Eñaut-Uranga eta Aaraon-Lekueren arteko norgehiagoka (1. maila).
    • Cosme-Manzi eta Eduardo-Ibarluzearen arteko norgehiagoka (1. maila).
  • Martxoak 11, barikua, 19:00etan, hirugarren final-laurdena.
    • Egaña-Paul eta Zelaia-Undaren arteko norgehiagoka (2. maila).
    • Bixente-Aitor eta Etcheberry-Laborderen arteko norgehiagoka (1. maila).
  • Martxoak 18, barikua, 19:00etan, finalerdiak.
  • Martxoak 25, barikua. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak.
  • Apirilak 1, barikua. Finalak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.