Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iñaki Errastik eta Eneko Azkaratek 'Antiguako Ama' entrenatzen jarraituko dute 2023a arte

Arraunlari aginagarrak gizonezkoen trainerua entrenatuko du eta ondarrutarrak, berriz, emakumezkoena.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2022/02/28

Ondarroa Arraun Elkarteak berri “pozgarria” eman du egunotan. 2022ko traineru denboraldia hasteko asko falta bada ere, 2023ko denboraldirako lehen harriak ipintzen hasi da kluba, eta nagusi mailako traineru bien entrenatzaileak zeintzuk izango diren jakitera eman du. Hain zuzen ere, 2023ra arte Iñaki Errastik eta Eneko Azkaratek proiektua hauspotzen jarraituko dutela esan du elkarteak sare sozialetan. “Eskerrik asko bioi proiektu honetan sinestearren! Denon artean lortuko dugu Ondarroako Arraun Elkartearen izena merezi duen lekuan ipintzea”.

Bi entrenatzaileekin beste urtebeterako konpromisoa berrestea “erraza” izan dela azaldu du Koldo Azpiazu presidenteak. “Bi entrenatzaileek egiten duten lanagaz oso pozik gaude, eta beste urtebetez jarraituko duten galdetu diegunean, baiezkoa eman digute. Entrenatzaileak ziurtatuta izango ditugula jakitea, egia esan, oso lasaigarria da denontzat”.

Errastik 2018tik darama Antiguako Ama entrenatzen eta bertan arraun egiten, Jon Iriondo ondarrutarrak ardura laga zuenetik, hain zuzen. Azkaraterentzako, ostera, aurtengoa izan da emakumezkoen trainerua entrenatuko duen lehen denboraldia. Nagore Osoro entrenatzailearen laguntzailea eta emakumeen prestatzaile fisikoa izan zen 2021 denboraldian. Horrez gain, hainbat urtez gizonezkoen traineruko arraunlaria ere izan da. “Iaz laga zuen arrauna”.

Bilera orokorra. Eguenean [martxoak 3], berriz, ohiko bilera orokorra egingo du elkarteak. 19:00etan, Kofradia Zaharrean batzeko deia egin diete bazkideei. Besteak beste, elkartearen kudeaketari dagokion 2021 urteko kontuen errepasoa, 2021 urteko kirol balantzea eta 2022ko aurrekontua onartu eta dituzten aurreikuspenen berri emango dute. Era berean, udan egingo duten hauteskundeei buruzko informazioa ere zabalduko dute. “Abuztuan amaituko dugu agintaldia, eta bateren batek hautagaitza aurkeztu nahi badu zer egin behar duen azalduko dugu”.

 

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.