Maialen Aldazabalek eta Arai Lejardik jokatuko dute Bizkaiko txapelketako finala
Zesta-puntako banakako gazteen mailako finalerdiak jokatu dira Ispasterren.
Finalaurretako bi partidak jokatu dira domekan [otsailak 27]. Lehendabizikoan, Maialen Aldazabal (Berriatua B) eta Elaia Gogenola (Berriatua C) egon dira aurrez aurre, lehen jardunaldiko bi irabazle nagusiak. Bi berrituarrek lehia bizia osatu dute, eta azkenean 25-15eko emaitzagaz nagusitu da Aldazabal.
Eguneko bigarren neurketan, Arai Lejardi markina-xemeindarra (Markina-Xemein B) eta Naia Calvo berrituarra (Berriatua D) egon dira nor baino nor. Lehia oso berdindua izan da hasieratik, 16na joan dira markagailuan, baina Lejardik azken bederatzi tantoak bata bestearen atzetik egin ditu, azkenean 25-16 irabazteko.
Barikuan [martxoak 4] jokatuko dute finala Maialen Aldazabalek eta Arai Lejardik Berriatuko frontoian. Emakumezkoen finala 19:15ean hasiko da, eta gero, gizonezkoena jokatuko da.