Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatu dute

Arratsaldean elkarretaratzeak egin dituzte Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolaren eta Lekeitioko Azkue ikastolaren aurrean.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lekeitio,Ondarroa
2022/03/04

Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariekin eta Azterketak Euskaraz kolektiboagaz batera, elkarretaratzeak deitu zituzten gaurko [martxoak 4]. Euskal Herri osoko ehundik gora ikastolatan egin dituzte elkarretaratzeak, eta eskualdeko ikastoletako ikasle zein irakasleak ere batu dira “elkartasun eta babes” aldarrira.

Ikastolen Elkarteak egindako deialdiari erantzunez, arratsaldean Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako eta Lekeitioko Azkue ikastolako hainbat ikasle eta irakasle batu dira ikastola kanpoetan. Egindako aldarrikapenen muina, hain zuzen, Baxoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran egin beharreko azterketa) eta Brebeta (Batxilergo amaieran egin beharreko azterketa, selektibitatearen parekoa) euskaraz egin ahal izatea izan dira.

Lekeitioko Azkue ikastolaren kanpoan egindako elkarretaratzea. Argazkia: HITZA

Egoera kezkagarria dela iritzita, hizkuntza eskubideen alde “gogor” borrokatzeko prest daudela azpimarratu dute Ikastolen elkarteko ordezkariek. Frantziako erakundeen jarreragaz “haserre” agertu dira, eta adierazi dutenez, ikasleen eskubide urraketak eta desobedientzia zibileko ekintzak egin dituzten irakasleen zigorrak ez dira Seaskako “komunitatearen aurkako erasoa” bakarrik; hau da, Frantziako Hezkuntza agintarien erabakiek “euskarari, euskal kulturari, euskaraz bizi nahi duen herri bati egiten zaion erasoa” dela uste dute, “ikastola mugimendu guztiaren aurkako erasoa”, alegia.

Erakundeei, alderdi politikoei zein eragile sozialei ere egin diete aipamena, ikastola guztiak “eraso honi aurre egiteko bat eginda” daudela adieraziz eta beraien erantzukizuna aldarrikatuz.

Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolaren kanpoan egindako elkarretaratzea. Argazkia: HITZA.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.