Daniako frontoian bihar (apirilak 1) hasiko dute txapelketa, eta apirilaren 10ean jokatuko dute finala. Aimar eta Ibon Aldazabal anaiek Jon Zulaikaren eta Gorka Aldazabal Ubillaren kontra jokatuko dute, zapatuan, 19:00etatik aurrera.
22. Korrika Amurrion hasi da arratsaldean, eta bertako euskaltegiko irakasleek eraman dute lekukoa lehenengo kilometroan. Apirilaren 7an Lea-Artibaiko eta Mutrikuko herritarrek eskuz esku ibiliko dute lekukoa, eta euskararen aldeko olatu erraldoia apirilaren 10ean Donostian helmugaratuko da.
Jon Enparantzari lau urteko espetxe zigorra, Iker Sarriegiri hiru urte eta egun batekoa eta Naia Zuriarraini hiru urte eta erdikoa ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo absolbitu egin ditu. Abokatuek ez dute oraindik auzitegiaren bidez epaia jaso. Elkarretaratzea egingo dute gaur [martxoak 31] 19:30ean Lekeitioko Eskolapean.
Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik ibilgailua bidetik irten da Artika auzoan.
Abian da Korrika Amurrion. Martxoaren 31n ekin zitzaion euskararen aldeko lasterketari, eta Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. 'Hitzekin' lelopean, ekintzara igaro beharra aldarrikatuko da. Gaur, eguena [apirilak 7] ailegatuko da Lea-Artibaira. 18:20ak aldera sartuko da Ispastertik eta Mutrikura 23:20ean helduko da. Sei ordu inguru egingo ditu Korrikak eskualdean barrena.
Boga mendi martxa, Ondarroako Zubi Zahar Ikastolak, Aurrera Mendi Taldearen laguntzarekin antolatutako mendi irteera, apirilaren 24, domekan, burutuko da eta bi ibilbide izango ditu.
Ondarroako Udalak garbiketa sektorea antolatzeko azpikontratatuta duen Eulen enpresako langileen ia ehuneko ehunak greba egin du gaur, eta 11:00etan bildu dira Artibai egoitzaren aurrean.
Zapatua [apirilak 2], domeka [apirilak 3] eta astelehena [apirilak 4] izango dira lehiaketa egunak.
Barikuan [apirilak 1] lehiatuko dira lehenengo eta bigarren mailako finalak, 22:00etan, Miruaitzen.
Bilbotarrak izendatu dira txapeldun 49 untzegaz, bigarren Oliden eta hirugarren Zornotza anaiak izan dira.
Elkarteak Etxahun Galparsororen hitzaldia antolatu zuen zapatuan [martxoak 26] eta Jose Mari Agirreri aitortza omenaldia domekan [martxoak 27].
Domekako [martxoak 27] finalean 15-8 irabazi zieten Julenek eta Unaik osatutako bikoteari.
Tarine Udal Musika Eskolako talde desberdinek parte hartuko dute eguenean [martxoak 31] 18:30ean eskainiko duten emanaldian.
Uda honetan udalak 0-3 urte bitarteko eraikineko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko du.