2022/3/12

Mutrikuko Atxukale Txirrindu Saria

Aimar Galdosek, Imanol Aceñak eta Gari Ugartek osatu dute 37. Atxukale Txirrindu Sariko podiuma

Iaz Igorren eta Mendatan podiuma egin eta gero, daukan maila erakutsi du beste behin Galdos Alonso Cafe Dromedario-Flotamet taldeko txirrindulariak. Aceña Perez de Heredia gasteiztarra Galdosen denboran sartu da helmugan eta Ugarte Larrea legazpiarra 2 segundora.

Gerren aurka eta giza eskubideen alde batu dira Markina-Xemeingo Goiko Portalean

Gerren aurkako aldarria zabaldu dute Markina-Xemeinen

Moztu talde antimilistaren deiagaz bat eginda, 90 pertsona inguru batu dira Goiko Portalean, armagabetzearen, giza eskubideen eta herrien autodeterminazioaren alde.

Andrabanda Feministaren ikastaroa Ondarroako Etxelilan

Andrabanda Feministaren ikastaroak sentipenez bete du Ondarroako Etxelila

Jolas, musika eta sentsazioen bidez eman dute ikastaroa Ainara Sarasketa eta Arantza Albizu Batukada Feministako kideek, Andrabandako lau kide beteranoren laguntzagaz. "Oso pozik" agertu dira, pentsatu baino parte hartzaile gehiago bildu direlako.

Gehiago