Leire Etxanizek Emakume Master Cupeko goxuako finala jokatuko du
Nagore Aramendi bikoteagaz Oneka Bereau eta Joana Aristoi izango dituzte aurkari zapatuan [martxoak 19] 17:30etatik aurrera.
Txapelketako bi bikoterik indartsuenak heldu dira finalera. Etxebarritarrak nagusitasunez egin du aurrera Aramendigaz. Lehen jardunaldia hirukotea izan zen, 18-4 irabazi zieten Ana Couto eta Cristina Saenzi eta 18-1 Irati eta Ibone Salinasi. Duela bi aste Legazpin jokatutako finalaurrekoetan, berriz, gehiago egin era izan zuten lan, baina emaitza bera izan zen: Garaipena, 18-9.
Oneka Bereau eta Joana Aristoi finalera heldu dira haien lehen txapelketan. Iparraldeko bikoteak Eibarren jokatu zuen lehen kanporaketa, 18-5 gailendu ziren Irati Arozena eta eta Maria Eskuderoren aurka eta 18-10 Irati eta Ibone Salinasen kontra. Asteasuko frontoian maila oso handian aritu ziren eta 18-4ko emaitzagaz nagusitu zitzaien Amaia Zarrabeitia eta Cristina Saenzi.
Pilotari etxebarritarra hiru aldiz izan da eskuz binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko txapelduna. 2017an eta 2018an Olatz Arrizabalaga gernikarragaz batera eta 2019an Leire Garairegaz.