Dolu perinatalaren inguruko hitzaldia antolatu du Lekeitioko herri eskolak
Hitzordua eguaztenean [apirilak 6] da herri eskolan 18:00etik aurrera. Izena eman behar da, edukiera mugatua dagoelako.
Lekeitioko herri eskolak, Esku Hutsik elkarteagaz eta Altzuan hazkuntza taldeagaz batera, antolatu du hitzaldia eguaztenean 18:00etan herri eskolan. Dolu perinatala haurraren heriotza haurdunaldian, erditzean edo jaio ondorengo hilabeteetan gertatzen deneko dolua da. Parte hartzeko izen ematea zabalik dago eta antolatzaileek bi bide zabaldu dituzte: 94-684 18 09 telefono zenbakia eta gurasoelkartea@lekeitioeskola.net posta elektronikoa.
Jakinarazi dutenez, guraso elkarteak zaintza zerbitzua eskainiko du. Horrez gain, dohaintza Esku Hutsik elkartearentzat izango da. Elkartearen helburua da haurdunaldi, jaiotza inguruko edo jaioberrien heriotzagatik dolua bizi izan duten edo bizitzen ari diren familiei laguntza, informazioa eta baliabideak eskaintzea.