Bigarren Mikel Bilbao eta Aitor Rocha sailkatu dira, eta Gorka Aginaga eta Ignacio Fondadok osatu dute podiuma.
Dantzaren Nazioarteko Eguna atzo izanik, dantza ikuskizun ederrekin ospatu dute gaur [apirilak 30], Ondarroan. 50 dantzarik osatu dute erakustaldia.
Ispastertarrak eta Berrituarrak 15-14/9-15/4-5 galdu zuten Jon Tambourindeguy eta Imanol Lopezen aurka atzo [apirilak 28], Donibane Lohitzunen.
Batzar irekia egingo da maiatzaren 3an [martitzena], 18:00etan, Kofradia Zaharrean.
Gaur [apirilak 29] Markina-Xemeinen hasi eta domekan Etxebarrian amaituko da Lea-Artibaiko X. Rallye.
Bariku [apirilak 29] goizean hasi eta maiatzaren 8ra bitartean egongo dira ikusgai Aberasturiren artelanak. 200 pieza inguru izango direla azaldu du.
Paddle surf Txapelketa lehiatu zen asteburuan, Asturiasko Trasona urtegian, eta bertan parte hartu zuen Ondarroako familiak.
Mutrikuko Burumendi Mendizale Elkarteak mendi irteera antolatu du maiatzaren 8an [domeka], Otzaurte (652 metro)- Aratz (1432 metro)- Araia (612 metro) mendien arteko ibilbidea osatuko duena.
Datorren astean emango die Berrituko San Gregorixuei hasiera Kaxerok, baina apurka-apurka girotzen joateko ekimenak egongo dira asteburu honetan ere udalerrian.
Akerbeltzen antxumak eta Uribe Kostako Gerri maltxurrak taldeek jokatuko dute kanporaketa Buztarri tabernan. Lekeitioko Poto Baptist School taldeak Iurretan egingo du bertsotan.
Markina-Xemeingo ikastolako DBH2ko ikasleek 'Bridgestone Trapaga Urban Race' lasterketan parte hartu zuten domekan [apirilak 24]
Hegaztiaren gorpua poste elektriko baten azpian zegoenez, elektrokutatua hil izanaren susmoa dago, eta hori faunaren kontrako delitu ekologikoa litzatekeela salatu dute taldetik.
Ixa Rodriguez boxeolariak eskainiko du ikastaroa, maiatzeko barikuetan.
Doako ikastaroa izango da eta herriko frontoian burutuko da, maiatzaren 17, 19, 24, 26 eta 31an.
Deialdia bihar [apirilak 28] da 18:30etatik aurrera udaletxeko pleno aretoan.