Lekeitioko kaleen berrurbanizazioa plana aurrera doa
Zumatzeta, Otxoa Urkiza, Buenaventura Zapirain, Harbiatx, Agirre Solarte, Kasimiro Etxebarria, San Inazio eta Letraukua kaleetako proiektuaren idazketa adjudikatu du udalak
Helburua da Lekeitioko kaleak berriztea eta irrisgarritasuna, zerbitzuak eta bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, udalak urbanizazioak eraberritzeko hainbat proiektu jarri ditu martxan azken urteetan. Gaur egun, Basoaldeko lanak egiten ari dira eta udaren ondoren Karmengo Ama, Basotxo eta Antiguako Ama eremuetan egingo dituzte.
Gero, herriko gune handienetako baten berrurbanizazioa etorriko da: Zumatzeta, Otxoa Urkiza, Buenaventura Zapirain, Harbiatx, Agirre Solarte, Kasimiro Etxebarria, San Inazio eta Letraukua kaleetakoa, hain zuzen ere. Guztia 12.800 metro karratuko eremua hartuko du eta udalak proiektu honen idazketa adjudikatu berri du. Bi jarduera nagusi osatuko dira. Alde batetik, lurperatutako instalazioak egokitzea eta beste alde batetik, espaloiak eta galtzadak berritzea. Horrekin batera, zirkulazioaren noranzkoa eta aparkalekuak berrantolatuko dira.
Instalazioak egokitzeko, zaharkituta dauden edo handitu behar diren saneamendu eta hornidura-sareak berrituko dituzte. Ildo horretatik, airetik zeharkatzen dituzten aireko argi-, elektrizitatea- edo telekomunikazio-lineak kendu eta lurperatu egingo dituzte. Era berean, ureztatzeko hartuneen eta suteetarako ur-hartuneen antolamendua aztertuko du udalak, horiek egokituz eta behar izanez gero kopurua handituz.
Espaloiak eta galtzadak berritzeak beste hainbat aldaketa ekarriko ditu. Zirkulazioari dagokionez, berrantolaketa handi bat osatuko du udalak. Orain noranzko bikoitza duten kale batzuk noranzko bakarra izaterako pasako dira. Horrenbestez, galtzada estutuko dute eta espaloien zabalera handitu. Ibilgailuak aparkatzeko tokiak ere berriro antolatuko dituzte. Zebra-bideak ere egokituko dituzte, oinezkoen joan-etorria hobetzeko espaloiak jaitsiz edo galtzadak altxatuko dituzte eta ukipen zoladura izango dute lanen ondoren.
Horrez gain, kaleetan dauden zuhaitz gaixoak berrituko dituzte eta zuhaitzik gabeko guneetan espezie berriak jarri. Azkenik, jakinarazi dutenez, gaur egungo argiak aztertu eta berrituko dituzte, “oinezkoentzako segurtasun-arriskua eragin dezaketen gaizki argiztatutako eremuak geratu ez daitezen”.