Trinketeko igerileku txikian konponketa lanak osatzen ari dira
Barikuan [apirilak 1] itxi zuten igerilekua, eta udalak jakinarazi duenez, hilabete batzuk egon da itxita.
Trinketeko igerileku txikian ur filtrazioak agertu dira azkenaldian eta udalak errotik ezabatu nahi du arriskua, “ikusirik honek ekar ditzakeen arazoak eta sortu ahal diren arriskuak saihesteko, igerilekua itxi egingo da hobekuntza lanak egiteko”. Erabiltzaileen segurtasuna bermatu nahi dute.
Lanen iraupenari dagokionez, ez dago zehaztasun handirik, igerilekua hustu eta lehortu arte ezin direlako langileak lanekin hasi. Gauzak horrela, joan den barikuan itxi zuten igerileku txikia eta jakinarazi dutenez, konponketa lanek hilabete batzuetako iraupena izatea aurreikusten da. “Hori bai, zerbitzua ahalik eta azkarren berreskuratzeko ahalegina egingo da”, adierazi dute udaletik. Trinketeko igerileku txikiak erabiltzaile asko ditu egunerokotasunean, asko dira egunero bertara igeri egitera edota jolastera joaten diren umeak.