Korrika Txikia egin dute Lekeitioko kaleetan zehar
Mandaskatik irten da Korrika Txikia eta herriko kaleak zeharkatu ostean plazan egin dute amaierako ekitaldia.
Gogoz hartu dute Lekeitioko herritarrek Korrika txikia. Eguna lagun izan dute eta Korrikarako motorrak eta giharrak berotzeko aukera ezin hobea izan dute. Mandaskatik irten dira 11:00etan eta ziztu bizian osatu dute herriko kaleetako ibilbidea, gogo asko zituzten. Plazan ekitaldi nagusia osatu dute hitzaldiagaz, bertsoekin eta abestiko koreogafiagaz.