Lekeitioko Udako Arte Erakusketa uztailaren 11tik abuztuaren 21era egongo da zabalik
Eguaztena [apirilak 13] izango da izena emateko azken eguna. Erakusketa Eskolape aretoan egingo dute.
Izena emateko bi bide daude zabalik. Alde batetik, Lekeitioko Kultur Etxera hurbilduz, eta beste alde batetik, kulturetxea@lekeitio.eus posta elektronikora idatziz. Izena ematerakoan artistek euren lanaren argazkia eta dokumentazioa –biografia eta erakusketaren azalpenak– aurkeztu beharko dituzte. Udaleko kultura sailak ebaluatuko ditu lanak ondoren.
Maiatzaren hasieran aurkeztuko dute onartuen eta baztertuen zerrenda, eta onartuen artean zozketa bat egingo dute behin betiko parte hartzaileak hautatzeko. Lekeitioko eta eskualdeko artistek lehentasuna edukiko dute. Arte erakusketa uztailaren11tik abuztuaren 21era bitartean egongo da ikusgai Eskolape aretoan. Udalaren helburua da “alor ezberdinetako artistengana heltzea, arte aniztasunaren isla izan dadin”.